Irakurriena
- 1. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 2. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 3. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 4. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 5. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 6. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 7. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 8. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 9. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 10. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
AUSOLANek Km0 ziurtagiria eskuratu du
Bertatik bertarako eta sasoioko produktuen kontsumoa sustatzen duten erakundeen estrategia aitortzen du Km0 ziurtagiriak. Alegia, karbono aztarna eta aztarna hidrikoa beren prozesuetatik murrizten dituzten enpresak onartzen ditu aipatu ziurtagiriak. Hala, Ausolan Taldea izan da Espainiako lehen enpresa hiru ziurtagiriak eskuratzen. Km0 ziurtagiria, eta baita karbono aztarna eta aztarna hidrikoaren ziurtagiriak. Ausolan liderra da elikadura arduratsuaren arloan eta ekonomia lokalaren sustapenean, beti ere, bertako eta sasoiko produktuen kontsumoa bultzatzen duelako.
Bertako produktuen Sarea
Ziurtagiriaren Balorazio Txostenak bereziki nabarmendu du Ausolanen lan egiteko metodologia, ekonomia lokala sustatzeko prozesuak aplikatzen dituelako eta ekoizle lokalak oso gertu dituelako. Estrategia hori guztia era pertsonalizatuan egiten du Ausolanek, eta ekonomia zirkularrarekin konpromisoa eta euren akzioetan erantzukizun soziala erakusten duten ekoizleak sarituz.
Banaketa enpresa handiekin alderatuta, Ausolanen hornitzaileen %52 ekoizle txikiak dira; kalitatean, elikaduraren segurtasunean eta produktu osasuntsuen zaintzan fokoa jartzen dutenak.
Kalitatearekin konprometituak
Eskuratu berri duten ziurtagiriak erakusten du Ausolan lerrotuta dagoela kalitatearekin eta elikadura osasuntsuaren sustapenarekin, bai bezeroentzat, bai eta barne gestioarekin zerikusia duten prozesuentzat ere. Era berean, Ausolanen lanean segitzen dute aukerak identifikatzen eta aliantzak lantzen, beti ere zerbitzua hobetzeko helburuarekin.
Km0 ziurtagiriak balioan jartzen du Ausolanek burutzen duen lana eta egiten duen ahalegina Garapen Iraunkorreko 17 Helburuen betearazpenean.