Ausolanek barazkien onurak hurbilduko dizkie 4.000 ikasleri

Elikadura osasungarriaren aldeko apustuaren laugarren edizioa haur eta lehen hezkuntzako – 3 eta 12 urte bitarteko – ikasleei zuzenduta dago, eta ondo sentitzeko kontzientziaz eta modu osasungarrian jaten ikasteak duen garrantzia irakastea du helburu.
Card image cap
2025/03/04

Ausolan sukaldaritza kolektiboko konpainiak, kontsumitzeko prest dauden entsaladen ekoizpenean liderra den Floretterekin lankidetzan, “Barazkiek emozioak lantzen dituzte” hezkuntza-programaren laugarren edizioa aurkeztu dute. Ekimenaren helburua da haurtzarotik elikadura-ohitura osasungarriak sustatzea eta elikaduraren eta ongizate emozionalaren arteko lotura azpimarratzea.

Aurten, ekimena 3 eta 12 urte bitarteko Haur eta Lehen Hezkuntzako 4.000 ikasle baino gehiagorengana iritsiko da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan. 30 ikastetxek baino gehiagok ikasiko dute, tailer interaktiboen eta jarduera ludikoen bidez, egunero frutak eta barazkiak kontsumitzearen garrantzia, energia, bizitasun eta gogo-aldarte hobea lortzeko.

Edizio berriak 4.000 ikasleri baino gehiagori eragingo die, eta berrikuntzak dakartza: memoria-jarduerak, lehiaketak eta haur guztiek gehien gustuko duten unea, “Wrap O’Clock”, platerak muntatzeko eta dastatzeko tailerra.

Ausolango Hezkuntza Proiektuaren barruan kokatzen da jarduera, eskola-jantokian, eta “haurrek ondo jatea osasungarria izateaz gain, dibertigarria eta ongizate emozionalerako onuragarria dela jakitea” du helburu, Ausolango Hezkuntza Proiektuko taldeak adierazi duenez.

Ikasleek egunero bost ezaugarri hauek betetzen dituen menu bat jaten ikasiko dute (bost eseak gaztelaniaz): Osasungarria, Osasuntsua, Segurua, Jasangarria eta Zaporetsua; barazki eta frutekin, harmonia emozionala lortzeko.

Floretteren konbikzioarekin guztiz bat datorren asmoa, Fermin Aldazek, Florette Ibéricako Merkataritza eta Marketin zuzendariak dioen bezala, “elikadura osasungarria bizitza hobe baterako oinarria da. Haurrek txikitatik bertako barazki freskoen onurak aurkitzea lortzen badugu, bizitza osoan lagunduko dieten ohiturak sortzen lagunduko diegu”.

Ekimenak elikaduraren eta emozioen arteko harremana erakutsiko du, eta nola fruta eta barazkien kontsumo handiagoak energia, bizitasun eta animo egoera hobea izaten laguntzen duen.

Hobeto jaten ikasteko jarduera tailerra

Barazkiek emozioak lantzen dituzte izenpean, lehen tailerra gaur hasiko da eta datorren maiatzaren 30era arte egongo da martxan, 30 ikastetxetan baino gehiagotan zehar bidaiatuz, adin maila bakoitzari egokitutako praktikekin, astero garatuko diren ekintza batzuekin.

Ikasleek barazkiak eta frutak altxor nutrizionalak direla ikasiko dute eta horien osagaiak, bitaminak eta mineralak bezala, ezinbestekoak direla ondo sentitzeko eta zoriontsu izateko.

Aurtengo berrikuntzetako bat “Wrap O’Clock” tailerra da. Bertan, ikasleek wrap osasungarriak prestatzen eta dastatzen parte hartuko dute, sukaldaritzako sormena sustatuz eta egunero fruta eta barazkien bost anoa kontsumitzeko mezua indartuz. Gainera, hainbat landare eta barazki emozio positiboekin lotzen dituzten memoria-dinamikak eta lehiaketak txertatuko dira, ikaskuntza modu dibertigarri eta eraginkorrean errazteko.

Ausolan eta Floretteren ahalegin bateratua bat dator Eskubide Sozialen Ministerioaren eta 2030 Agendaren gomendioekin, eskola-jantokietan elikadura osasungarriagoa eta jasangarriagoa izatearen alde egiten baitute, fruta, barazki eta lekaleen kontsumoa sustatuz eta elikagai ultra prozesatuak eta edari azukredunak mugatuz.

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak