Irakurriena
- 1. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 2. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 3. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
- 4. El Regato eta San Fidel ikastetxeetako taldeak, FLL Euskadi-MONDRAGON torneoko irabazle
- 5. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 6. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
Ausolanek eta Basque Team-ek Aktiba zaitez kanpaina abiarazi dute, haurtzarotik jarduera fisikoa sustatzeko

Aktiba zaitez kanpaina hirugarren hiruhilekoan egingo da, eguerdian bazkaltzeko izaten duten denbora aprobetxatuz. Kanpainak, hain zuzen, ikastetxeetan eguerdiarekin lotutako espazioak dinamizatzea, ingurumenarekiko ohitura osasungarriak eta arduratsuak sustatzea eta hainbat kirol egiteko joera bultzatzea du helburu.
Hiru euskal kirolarien eskutik −Leticia Canales (surfa - Sopela), Odei Jainaga (xabalina jaurtiketa - Eibar) eta Maialen Chourraut (eslalom piraguismoa - Lasarte)−, datozen hilabeteetan, hainbat jarduera eta erronka gauzatuko dira, bazkaldu aurretik edo ondoren, Ausolan eskola jantokietan gozatzeko.
Jarduera eta ariketa horiei esker, ikasleei jakinarazi nahi zaie oso garrantzitsua dela elikadura osasungarria izatea. Era berean, Basque Team kirolarien bidez, gutxiengoen beste kirol batzuk erakutsi eta irakatsiko dira, eta jantokian egon beharreko denbora aprobetxatuko dute jarduera fisikoa beste modu batean lantzeko.
Aktiba zaitez kanpainaren nondik norakoak
Kanpaina apirilaren 12an hasiko da, astelehena, Basque Team Fundazioaren abestiarekin eta koreografiarekin (ikus bideoa), eta ikastetxeak erronkan parte hartzera gonbidatuko dituzte, 2021eko Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten euskal kirolariak animatzeko koreografia bat eginez.
Azkenik, esan behar da ekimen hau Garapen Iraunkorrerako hiru helbururi lotuta dagoela: Itsaspeko Bizitza, Zero gosea eta Ur garbia eta saneamendua.