Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Ausolanek bere Fundazioa aurkeztu du
Ausolanek gizartearekiko konpromiso gutun berria aurkeztu du: Ausolan Fundazioa. Irabazi asmorik gabeko erakundea izanik elikadura osasuntsua pertsona guztientzat bermatzea da helburuetako bat. Gainera, familietan ohitura osasungarriak sustatu nahi ditu eta baita emakumearen trebakuntza, enplegu duina lortzeko.
Ausolan sortu eta 50 urtetara sortzen da Fundazioa. Urte hauetan, Ausolanek urtero mozkinen %10 gizarte helburuetarako erabili izan du. “Gure helburua, Fundazioaren bidez, ekarpen hori antolatzea da, gure sektorean, sukaldaritza eta garbiketan, eragin handiagoa lortzeko, eta jarraitu beharreko plan zehatz bat izateko”, adierazi du María Marin Fundazioko lehendakariak.
Ausolan Fundazioa sortzeko xedea da Ausolan Taldearen helburuak irekitzea bere estrategian, ingurunearen iraunkortasunean laguntzeko. Konpainia lanean aritu da, beste jarduera-ildo batzuen artean, “tokiko enplegu duina sortzeko eta lantokiak dauden tokiko ingurunean sortutako aberastasunaren zati bat itzultzeko konpromisoan” gehitu du Marinek, beti ere garapen jasangarriari eta gizarte-ongizateari laguntzeko.
Ausolan Fundazioaren helburua da 2030ean, elikadura osasuntsuan eta emakumea enplegu duina lortzeko gaitasunean erreferentziazko entitate gisa aitortua izatea.
Proiektuen bidezko konpromisoa
Fundazio gisa proposatutako helburuak lortzeko, eta Garapen Iraunkorreko Helburuak (GJH) lortzen laguntzeko, Ausolan Fundazioak Zero Gosea, Osasuna eta Ongizatea, Kalitateko Hezkuntza, Lan Duina eta Hazkunde Ekonomikoa, Genero Berdintasuna eta Ekoizpen eta Kontsumo Arduratsuen inguruko ekintzak garatuko ditu. Horretarako, Fundazioak hainbat proiektu jarri ditu abian, erakundeak bere buruari ezarritako helburuak betetzen dituela bermatzeko.
Proiektua – Zero Gosea: Goseari eta elikadura ez egokiari aurre egiteko ekimenak, kolektibo ahulenetan arreta jarriz, beste erakunde batzuekin lankidetzan arituz eta soberakinak eskainiz.
Proiektua – Aukerak: ahultasun-egoeran dauden emakumeak gaitu eta laneratzeko programa bat garatzea, lan-munduan sartzea sustatzen duten erakundeei lagunduz eta emakumeak lan-merkatura iristean "baldintza-berdintasunean" egon daitezen prestatuz.
Proiektua – Gozatu osasunaz. Familientzako hezkuntza-proiektua, elikadura-ohiturak eta bizi-ingurune osasungarriak sustatzeko. Esparru horretan, Ausolan Fundazioak hainbat lehiaketa antolatzen ditu eskola-jantokietan, plater osasungarriak prestatzeko. Gainera, bere ibilbide-orrian ingurune garbi eta osasungarriak nola sortu edo adineko pertsonak nola zaindu eta elikatu erakusten duten gidak egitea ere aurreikusten da.
Proiektua – Kontsumo arduratsua. Janari-hondarrak ingurumenean duen eraginari buruz sentsibilizatzeko, Ausolan Fundazioak laguntza emango die talde ahulen lan duina eta garapen ekonomikoa (bidezko merkataritza) sustatzen duten erakundeei. Azkenik, helburu horren testuinguruan, sentsibilizazio-programak garatuko dituzte etxeetan botatzen den janaria gutxitzeko.
Fundazioak bere ekimen eta proiektu guztiak biltzen ditu www.fundacionausolan.org web orrian. Bertan, interesa dutenek informazio guztia eskuratu dezakete eta boluntario gisa laguntzeko izena eman.