Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Ausolan txapeldun!

Joan den abenduaren 17ko Madrilgo zita lasterketa garrantzitsu moduan azpimarratuta zuten egutegian, 18.000 atletatik gora izan baitziren bertan. Proba nagusia 10 kilometrokoa zen, 6.000 korrikalarik parte hartu zutelarik, eta garailea Ausolanen ordezkaria izan zen, Hassan Oubadi; erlojupekoa 30:29an gelditu zuen – kilometroa 3 minutu pasatxoan eginez – eta lasterketan marka berri bat ezarri zuen.
Baina, gainera, Ausolan tandemak, Hassanek berak eta Mustapha Archaouik osatutakoak, taldeen kategoria ere irabazi zuen – bi parte-hartzailerena –, bien denborak proban batuz ia lau minutuko aldea atera baitzioten sailkatutako bigarren bikoteari.
Beraz, zorionak eman behar zaizkio Geslaguneko – Ausolaguneko garbiketa dibisioa – bikote honi, Hassan eta Mustapha, euskal kooperatibaren elastikoarekin lehiatu baitira parte hartu duten lasterketa guztietan. Zorionak Ausolan taldea!
Madrilgo Enpresen Lasterketa kirola sustatzeko eta herritarrak bizi-ohitura osasungarriekin kontzientziatzeko kirol-ekitaldia da. Enpresen lasterketen egutegiko hitzordu garrantzitsuena da eta aurtengo edizioan 18.000 pertsona inguruk parte hartu zuten ehunka enpresen ordezkari gisa.