Ausolan Taldeak 87 langile jubilatu omendu ditu

1969an, 17 emakume inkonformista batu eta Auzo Lagun Koop. Elkartea sortu zuten. 50 urteren ondoren, Ausolan Taldeak tinko segitzen du, mudura begira. Zapatuan, sortzaileak eta jubilatuak omendu zituzten, guztira 87 pertsona, ekitaldi xume baina hunkigarrian.
Card image cap
2019/06/17

Ausolan edo Auzo Lagun proiektua beti izan da ekintzailea, originala. Berezia sorreratik. Hasiera hasieratik, 1969. urtetik, hain justu ere. Emakume ezkonduengandik eta ezkonduentzat sortutako enpresa da. Emakumeen eskubide sozial, ekonomiko eta politikoak eskasak ziren momentu batean sistemaren aurka borrokatzea erabaki zuten 17 emakume inkonformisten historia da. Hala, aurreko zapatuan 50 urteko ibilbidea gogora ekarri eta aitortu nahi izan zieten Ausolagun-eko langileek, euren enpresako sortzaile eta beste langile jubilatuei. 

Maria Marin, presidentea. "Pertsonen proiektua da hau eta pertsonak dira gakoa" 

Garaia Parke Teknologikoan egin zuten Asanblea Orokorra amaitu ondoren izan zen omenaldia. "1969an Auzo Lagun proiektuarekin hasteko meritua, esfortzua, ausardia eta dedikazioagatik izan ez balitz, ez ginatekeelako gaur egun gauden lekuraino iritsiko", gogorarazi zuen Maria Marinek, kooperatibako presidenteak. "Pertsonen proiektua da hau eta pertsonak dira gakoa" gaineratu zuen.

87 arrosa

Ekitaldi xumea izan zen, baina oso hunkigarria. Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasatetik autobusez eraman zituzten Garaiara, eta bertan artatu zituzten, txalo artean. 87 emakumeak (bi-hiru gizon horien artean) hunkituta sartu ziren areto nagusira, gero aurreskua dantzatu zieten, bideo bat ikusteko aukera izan zuten eta bakoitzak arrosa bat jaso zuen urte horietan guztietan egindako lanaren ordainetan.

Ondoren, Aretxabaletako Abesbatzak bost abesti kantatu zizkien, eta ekitaldia amaitu ondoren Oñatiko Etxe Haundira joan ziren bazkaltzera. 

Ekitaldiko argazkiak. Bilduma.

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak