Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Ausolan Indiako Yuwa proiektuaren laguntzaile

Ausolan Taldeak Indiako Jharkhand Estatuan garatzen den Yuwa proiektuan laguntzen du. Erakunde hau orain dela bost urte sortu zen Estatu honetan eta helburua da 5-17 urte bitarteko nesken artean futbol taldeak sortu eta bultzatzea.
Yuwa programaren bitartez, neskatilak oinarrizko heziketa jasotzen dute eta kirolaren bitartez, taldean aritzeko eta besteenganako errespetua bezalako baloreak beregaratzen dituzte.
Kirolaren bitartez, neska hauen ezkontza goiztiarra ekiditea da helburua eta era berean pertsonen salerosketa eta analfabetismoa murriztea da erronka.
Laster 13 pertsonek osatzen dute taldea Donostiara etorriko da, formazio programa batean parte hartzeko, Real Sociedad taldearen laguntzarekin. Ekimen hau, Donostiako Olarain Ikastetxeak bultzatu du. Dagoeneko 2012an Yuwa programarekin inplikatu zen ikastetxe hau, TaZEBAez ekimenaren bitartez, lehen aldiz neskatila hauen bidaian lagunduz. Ondoren, Donosti Cup-ek 25 urte bete zituenean, berriz errepikatu zen esperientzia eta oraingo honetan hirugarren aldiz etorriko dira gurera.
Ausolan Taldea, erantzukizun sozial korporatiboaren testuinguruan, lehen aldiz inplikatu da proiektu honetan.