Ausolan eta Valentziako Dana
Ausolan-en sukalde nagusia Torrent-en dago, Danaren zero zonan, eta handik hornitzen dituzte Valentziako bezeroak. Mirariz instalazio honek ez zuen ia kalterik jasan. Rosak TU Lankide- ri kontatukoaren arabera, lehen unetik bertatik “lanean jarri ginen gure baliabideekin ahal izan dugun heinean laguntzeko”. Eta hainbat modutan egin zuten: hornidura zentrotan biltegiratuta zuten janari guztia emanez, boluntario taldeentzat janari ‘beroa’ prestatuz, haien instalazioak konpondu artean lehiakideei lagunduz eta kaltetutako pertsonen alde laguntza desberdinak antolatuz. Beste behin, Ausolanek bere izenari ohore egin dio (euskaraz auzolan hitzaren esanahia da auzolana) eta gogor lan egin du elkartasunarekin komunitateari mesede egiteko.
Elkartasun erreaktiboa
Valentzian bizi izandako elkartasun olatuak erakusi du giza kapitala eta kapital soziala bizi-bizirik daudela, aktibatzeko zain. Krisiek beti aktibatzen dute gure giza izaeran sakon errotutako mekanismo sozial bat: elkarlana, auzolana. Eta galdera interesgarria sortarazten du: nola instituzionalizatu dezakegu elkartasun hori, eta gizartea aldatzeko etengabeko eragile bihurtu?
“Erronka elkartasun espiritu hori bizirik mantentzea da, ez noizbehinkako erantzun gisa, baizik eta aurrerapen sozialerako praktika gisa”
Konponbidea elkartasuna erreaktiboaz haratago egituratzea izan liteke. Komunitate sare iraunkorrak sortzea, txiki-txikitatik balio kooperatiboetan heztea eta herritarren parte-hartzea sustatzen duten politika publikoak ezartzea eredu erresilienteago baten bidean. Energia kolektibo hori epe luzeko erronketara bideratzen ikasten badugu -aldaketa klimatikoaren kontrako borroka, desberdinkerien ezabatzea edo kohesio sozialaren indartzea-, eraikiko dugu traumarik bizi izan gabe ere lankidetzan aritzeko prest egongo den gizarte bat.
Hortaz, erronka da elkartasun sen hori bizirik eustea, ez ustekabeko erantzun gisa, baizik eta praktika iraunkor bat bezala. “Lankidetza gure indarrak biderkatzen dituen palanka da” zioen Arizmendiarrietak. Behin hori lortuta pasako gara derrigortasunean batuta jarduten duen gizarte batetik konbikzioz aritzen den gizarte batera.