Ausolan eta Mundukide elkarrekin 'jan ezazu mundua...' kanpainan

Urriak 17, Pobreziaren aurkako nazioarteko eguna da. Urtean zehar, gaiari buruzko makina bat artikulu, datu eta irudi pasatzen dira gure begi, esku eta belarrietatik… eta bonbardaketa areagotzen da eguna iristen denean. Egunkari, telebista eta irratietan eskaintzen dizkiguten datuekin lehenik eta behin beldurtu egiten gara, ondoren min hartzen dugu eta azkenik ohitu egiten gara. Horren guztiaren aurrean, Ausolanek eta Mundukidek kanpaina bat jarri dute abian, 12 eta 18 urte bitarteko gazteak kontzientziatzeko asmoz.
Card image cap
2013/10/07

Zenbaki eta hizkiak hutsak direla iruditu arren, kamera baten objektibo batekin gerturatuz gero, egoera latzekin egingo genuke topo, sukalde, kale, auzo, herri, hiriburu, eta herrialdeetan; egoera latzetatik hasi eta bizitzeko kemena kentzen duten egoeretaraino.

Mundukide eta Ausolan

Gizakiok gero eta gaitasun handiagoa dugu hurbileko nahiz urrutiko egoerekin konektatzeko, eta sentitzen ditugu munduko gizon eta emakumeon gorabeherak.

Beraz, konektatu gaitezen munduarekin eta entzun ditzagun nagusi, gazte eta haurren garrasi larriak. Ondoren, errazagoa izango da bakoitzak dagokion neurri eta esparruan ahal duen ekarpentxoa egitea. Gazte, JAN EZAZU MUNDUA … baina ez bota janaririk lelopean gazteei bideratutako kanpaina jarriko dute martxan Ausolan eta Mundukidek.Egunero 24.000 pertsona hiltzen dira gosez munduan" adierazi digute erakundetik.

Hitzaldiak

Mozambike eta Afrikako beste herrialde batzuetan 12 urtetako esperientzia duen Beñat Arzadun Mundukideko langilea izango da hizlaria. Ausolan, Mundukide eta Beñaten helburua, 12-18 urte tartean dauden gazteei, herrialde pobretuetako biztanleen eguneroko bizitzaren berri emateaz gain, Mundukidek herri hauen garapen sozio-ekonomikoa hobetzeko zer plan eta nolako lanak egiten dituen ezagutzera ematea da. Hain justu ere, guztion lanarekin eta kolaborazioarekin, elkarrekin gosetearen aurka egitea bilatzen du kanpainak.

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak