Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Aurten ere, Eroskik parte hartu du WWF-k sustatzen duen “Planetaren Ordua” kanpainan
Eroskik bat egin du hamahirugarren urtez jarraian “Planetaren Ordua” kanpainarekin. WWFk antolatzen du, Nazio Batuen Erakundearen babesarekin. EROSKIk itzalaldi sinboliko bat egin du bere www.consumer.es/eu webgunean: martxan jarraitu du, baina argi apalagoa izan du, indar txikiagokoa. Gainera, egitasmoaren berri zabaldu du webgunean eta sare sozialetan, eta saltoki batzuetan errotuluak itzali dituzte. Martxoaren 23an, larunbatez, mundu osoko milioika lagunek argia itzali zituzten ordubetez (20:30etik 21:30era bitartean), mundua kontzientziatzeko ingurumena eta klima aldaketaren aurkako borroka zer garrantzitsuak diren.
EROSKIk bat egin du ingurumenaren alde munduan egiten den itzalaldi sinbolikorik handienarekin; aurten, “Eman ordubete planetari” leloa izango du.
“Eman ordubete planetari” izango da aurtengo leloa. Planetaren aldeko lasterketa bat da, klima aldaketaren eta natura suntsitzearen aurka borrokatzeko. Urtero egiten da ekintza hau, eta horri esker, herritarrek, enpresek, udaletxeek, instituzioek eta mota guztietako erakundeek bat egiten dute klima aldaketaren eta biodibertsitatea galtzearen aurka borrokatzeko.
“Aurten ere, EROSKIk bat egingo du WWFren egitasmo honekin: orain artean, ingurumenaren alde sentsibilizatzeko egiten den ekintza globalik handiena da, eta klima aldaketaren arazoa azpimarratzeko sinbolo bat. Kontsumitzaileak gero eta zorrotzagoak dira jasangarritasun irizpideei dagokienez, eta EROSKIn lanean ari gara kontsumo arduratsuaren aldeko eskakizun horiek betetzeko”, adierazi du Alejandro Martinez Berriochoa EROSKIko Osasun eta Jasangarritasun zuzendariak.
EROSKIk eta WWFk aspalditik dihardute elkarlanean ingurumen politikak sustatzeko: arrantzategi jasangarrien alde, efizientzia energetikoa hobetzeko eta kontsumo arduratsua bultzatzeko.
Klima aldaketaren aurkako borrokarekin dugun konpromisoa
Klima krisiaren ondorioz, klima hondatzen ari da, habitatak galtzen ari dira eta basoak gain behera doaz, eta gainera, energiaren prezioa oso handia da gaur egun. 2023a historiako urterik beroena izan da datuak erregistratzen direnetik. Munduko tenperatura berotu izanaren ondorioz, muturreko fenomeno meteorologikoak ugaritu egin dira: uholdeak, bero boladak eta sute handiak gero eta maizago izaten dira.
Hori dela eta, EROSKIk gero eta ahalegin handiago egiten du jasangarritasunari dagokionez, eta kooperatibaren helburu garrantzitsuenetako bat 2050erako berotegi efektuko gasik batere ez isurtzea da. Europar Batasunak Jokabide kode bat du elikagaiekin egiten diren negozioak eta marketin praktikak arduratsuak izan daitezen, eta horren barruan sartzen da EROSKIren erronka hori.
EROSKIk bi Lean & Green izar eskuratu ditu azken lau urteetan %30 murrizteagatik logistika eta garraio prozesuetan isurtzen duen CO2 kantitatea. EROSKIk %40 baino gehiago murriztu ditu 1. eta 2. irismena duten berotegi efektuko gasen isuriak 2017tik; produktu ekologiko gehiago merkaturatu ditu, 1.400 baino gehiago dira dagoeneko; animalien ongizatearen zigilua jarri die bere haragi zuri guztiei; are gehiago murriztu du plastikoa, eta ontzi birziklagarriagoak erabiltzen ditu: 180 ontzi baino gehiago ekodiseinatu ditu.
Duela bi urte, EROSKI Planet Score ingurumen etiketa berria erabiltzen hasi zen, eta lehen banaketa enpresa izan zen hori egiten. Iaztik aurrera, EROSKI dendetako elikadura eta produktu freskoen arloetako 30 produktu inguruk dute etiketa hori.
Horrez gain, joan den urtean Leed Gold ziurtagiria eman zioten EROSKIri Gasteizko Lakua-Arraigako denda jasangarriagatik: zigilu horrek ziurtatzen du eraikina jasangarria dela eta ekoefizientzia irizpideen arabera eraikia dela. Sare komertzial osoan duen supermerkaturik jasangarriena da hori, eta energia eredu berri bat ezarri du kooperatibaren dendetarako.
15 urte baino gehiago elkarlanean
EROSKI eta WWF hainbat egitasmotan aritzen dira lankidetzan duela 15 urte baino gehiagotik, hainbat ingurumen politika garatzeko: arrantzalekuak modu jasangarrian ustiatzeko, efizientzia energetikoa hobetzeko, kontsumo arduratsua bultzatzeko, arrantza jasangarria sustatzeko eta praktika jasangarri egokiekin egindako EROSKI markako produktuak merkaturatzeko, besteak beste. WWF lankidetzan aritzen da www.consumer.es/eu aldizkariarekin ere: ingurumenari buruzko edukia argitaratzen du bere kanalean. Gainera, babesa ematen dio kooperatibaren Ekilibria programari, elikadura osasungarriari buruzkoa.
Bestalde, EROSKIren Elikadura Eskolak Elikadura eta Ohitura Osasungarrei buruzko Heziketa Programa bat antolatzen du Espainia osoko ikastetxeekin elkarlanean, eta WWFk eduki pedagogikoak sortzen ditu jasangarritasunaren inguruko modulu espezifiko baterako.