Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Aurreko asteko hitzaldiaren arrakastaren ondoren, Jaume Funesen bigarren hitzaldia gaur
Eñaut Aiartzaguena Bravo komikilari nafarrak eginiko biñetak ederto islatzen du lehenengo hitzaldian Jaume Funes psikologo, hezitzaile eta kazetari aragoiarrak (Calatayud, 1947) esandakoak. Funes nerabezaroan eta pertsona horien edo adin tarte horren zailtasun sozialetan aditua da. Hezkuntzaren munduan aritu da berrikuntza pedagogikoan, pedagogia aktiboko ikastetxeetan, bigarren hezkuntzako ikastetxeetan, aholkularitza psikopedagogikoko taldeetan... ibilitakoa da, baita bigarren hezkuntza amaitzean nerabeei trantsizio horretan laguntzeko tokiko proposamenak abian jartzen aritua ere, besteak beste.
Hitzaldian esandakoak
"Nerabezaroa gizarte modernoak asmatutako zerbait da eta ez dago nerabezaro bat eta bakarra. Kasuistika anitza da", adierazi zuen Funesek. Hala, gaineratu zuen nerabezaroak ez gaituela bildurtu behar, "ez da ezer ekidin edo aurreikusi behar". Nerabeekin bizitzeak gatazkak bizitzea dakar esan zuen Jaume Funesek, "baina gatazkak eta arazoak ezberdintzen ikasi behar dugu. Nerabeek helduak behar gaituzte munduaren kontrako lehiako frontoi horma gisa". Nerabeen admosfera emozioanala oso aldakorra dela adierazi zuen eta beste hamaika ideia interesgarri konpartitu zituen ikus-entzule guztiekin.
"Nerabezaroa gizarte modernoak asmatutako zerbait da eta ez dago nerabezaro bat eta bakarra. Kasuistika anitza da"
70. hamarkadan hasi eta gaurdaino, errealitate anitzak ezagutu ditu garai bakoitzeko nerabeen testuinguruetan. Lagundu dituen hainbat gazteren gizarte-zailtasunen eta marjinazioaren artean, drogen auziaz eta horiek kontsumitzearen ondoriozko arazoei ere aurre egin die. Instituzio publikoetan ere aritu da lanean Haurren Eskubideen Defentsan, eta horrek, bere lana haurtzaroarekin konektatzera ekarri du. Unibertsitatean irakasle lanetan aritu da eta baita ikuskapenean, orientazioan, aholkularitzan eta ikerketan ere.
73 urteko pertsona aritu eta aditua da nerabezaroan. Bere lanean begirada pertsonan zentratzen du Funesek. Jokabideen atzeko arrazoietan jartzen du arreta eta nerabeen garapenean laguntzeko helduok jokatzen dugun rolaren inguruan pista asko ematen ditu bere artikulu, hitzaldi, liburu... guztietan.
Liburu asko idatzi ditu. Horien artean, agian tituluak bere ikuspegiaren inguruan esaten duenagatik, aipatzekoa da ondorengoa: “ Quiéreme cuando menos me lo merezca... porque es cuando más lo necesito”.
Lehenengo hitzaldian 250 lagun
Aurreko asteko hitzaldian, urtarrilaren 12an, zuzen-zuzenean 250 lagun konektatu ziren Arizmendiren Youtubeko kanalera, eta askotariko ekarpenak ere izan ziren. Gaur, 17:10etik 18:30ra berriz egongo da aukera Funes ikusteko eta entzuteko. Saioak streaming bidez jarraitu ahal izango da Arizmendiko Youtubeko kanaletik eta txataren bidez galderak egin ahal izango dira: https://labur.eus/JaumeFunes_hitzaldia2