Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Aurkeztu da Huhezinema euskal film laburren lehiaketaren 7. edizioa

Ikus-entzuneko Komunikazioa graduko ikasleek antolatzen dute Huezinema euskal film laburren lehiaketa. Aurten, guztira, 3. eta 4. mailako 15 lagun ibiliko dira antolakuntza lanetan “Kultur ekitaldien antolaketa” izeneko materiaren barruan.
Aurtengo ediziorako, hiru sail aurkeztu dituzte antolatzaileek.
- Batetik, hartzaile guztiei zuzenduta dagoen sail ofiziala.
- Bakarrik MUkoikasleei zuzenduta dauden beste bi: MU Ikasleen lehiaketa eta BasqueCulinary Centre lehiaketa.
Sariei dagokionez, sail ofizialean, 3.000 euroko saria dago jokoan. Beste bi sailetan, aldiz, 500 euroko saria bakoitzean. Aurten, antolatzaileek bereziki azpimarratu nahi izan dute BCC saria, nahi dutelako bultzatu fakultate desberdinetako ikasleen parte hartze ahalik eta handiena. Izan ere, BCC sarian parte hartzeko, nahiko da MUko ikaslea izatea eta aurkeztea gastronomiarekin lotutako 3 minutuko film laburra.
Aurreko edizioetan bezala, sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe aretoan egingo da. Ekitaldia oraindik finkatu gabe dagoen martxoaren azken astean egingo da. Egun batzuk lehenago, jakitera emango da edizio honetako epaimahaikideen izenak.
2008an Huhezinema sortu zenetik, urtetik urtera joan da handitzen euskal film laburren lehiaketa, bai parte hartzaile kopuruari begiratuta eta baita sarien tamainei erreparatuta ere. Iaz, esaterako, 140 film labur baino gehiago aurkeztu ziren.
Aurtengo oinarriak ikusteko edo aurreko edizioen berri jasotzeko: Huhezinema webgunea eta historia