Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Aurkeztu da Euspot lehiaketaren 13. edizioa
Aurkeztu da Euspoten edizio berria Aretxabaletan, Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean. Hauek parte hartu dute: Naiara Okina, Arizmendi ikastolako komunikazio arduraduna; Garikoitz Iturbe, Aretxabaletako alkatea; Arantzazu Lagunilla, Arteman Komunikazioko zuzendaria; Alex Zenarruzabeitia, Bai Euskarari Elkarteko aholkularia; eta Xabi Igoa, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazio arloko zuzendaria.
Euskarazko spoten sorkuntza bultzatzeko sortu zen Euspot euskarazko spot lehiaketa 2011 urtean. Euskal Herrian aitzindaria da euskara, sormena eta publizitatearen arloa uztartzen eta erreferente bilakatu da euskarazko publizitatearen harrobia lantzen. Aurten 13. edizioa ospatuko da eta landu beharreko gaia da “TELEFONO MUGIKORRAK ETA ADIN TXIKIKOAK”. Hain justu ere, 2024ko edizio honetan Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila izango da babesle nagusia.
Euspot euskarazko spot lehiaketako 13. edizioaren helburua izango da mugikorrek adin txikikoei eskaintzen dizkieten aukera eta mehatxuak azaltzea.
Honako hauek dira babesle eta antolatzaileak:
Babeslea:
- Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Antolatzaileak:
- Aretxabaletako Udala
- Arteman Komunikazioa
- Mondragon Unibertsitatea
- Arizmendi Ikastola
Laguntzaileak:
- Bai euskarari Elkartea
- Music Library
Aurten babesle nagusia Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila izango da.
Ibilbide oparoa: 750 spot Euskal Herri osotik
Ondo errotutako lehiaketa da Euspot eta orain arteko edizioetan 750 spot inguru jaso dira. Iazko edizioko parte-hartzea historikoa izan zen; 149 spot jaso ziren guztira. Ez dago zalantzarik gaur gaurko gizartean ikus-entzunezkoen eragina izugarria dela eta horren ondorioz ikus-entzunezkoen formatuak interes izugarria eragiten duela, bereziki gazteen artean. Euspot, ordea, ez da soilik gazteei zuzenduta dagoen lehiaketa, asko dira urteetan parte hartu dutenen profila, jatorria eta interesa. Era berean, egokia da gogoraraztea irudimena eta sormena direla Euspot elikatzen duten iturri nagusiak. Hortaz, lehiaketa irekia da eta edozeinek har dezake parte. Adin eta maila guztietarako sariak daude eta, aurten ere, espero da lehiaketa Euskal Herri osora hedatzea, eta marka guztiak hautsiz.
Informazio gehiago: www.euspot.eus
Parte-hartzeari dagokionez, iazko edizioko parte-hartzea historikoa izan zen; 149 spot jaso ziren guztira. Euskal Herrian aitzindaria da euskara, sormena eta publizitatearen arloa uztartzen.
Aurtengo gaia: “TELEFONO MUGIKORRAK ETA ADIN TXIKIKOAK”
12 urteko seme-alabak mugikorra eskatu die gurasoei. Zer egin?
30 segundoko iragarki bat sortu beharko da mugikorrek adin txikikoei eskaintzen dizkieten aukera eta mehatxuak azaltzeko. Gizartean eztabaida bero-bero dago arlo honen inguruan; asko dira mugikorren erabilerari mugak edo debekuak jarri nahi dizkieten kolektiboak eta adin txikikoek egiten duten mugikorren erabilerarekin oso kritiko azaltzen direnak. Badira egitasmo konkretuak herri ezberdinetan martxan jarri direnak, guraso elkarte ezberdinetatik sustatu diren kanpainak, mugikorraren erabilera ez egokiak arazo larriak sor ditzakeela dioten profesionalak…
Helburua da 30 segundoko iragarki bat sortzea gizartean kontzientzia pizteko eta bereziki guraso gazteen kolektiboan eragiteko. “12 urteko seme-alabak mugikorra eskatu die gurasoei. Zer egin?” gaiari erantzun behar dioten spot sortzaile eta originalak bilatzen ari gara. Teknologiak eta mugikorrek adin txikikoei eskaintzen dizkieten aukera eta mehatxuak aintzat hartuko dituzten iragarkiak. Gizarte orokorrari, baina bereziki adin txikiko haurren guraso eta hezitzaileei zuzendutako iragarkia izan behar da.
Aurkezpen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=mfnAGlVBTjk
3.000 euro baino gehiago banatuko dira saritan; guztira sei sari izango dira. Irabazleak 1.000 euroko saria eskuratuko du. 2024ko maiatzaren 20an bukatuko da lanak aurkezteko epea.
3.000 euro baino gehiago saritan
Sei sari banatuko dira.
Sari nagusiak:
- Spotik onena (1.000 euro).
- Publikoaren saria (500 euro).
- Gazteen saria (14-18 urte) (500 euro).
- Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro).
Sari gehigarriak:
- Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro).
- Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).
Parte-hartzaileek 2024ko maiatzaren 20a bitartean izango dute aukera euren lanak egin eta aurkezteko.
30 segundo gehienez eta formatu librean
Lanen iraupena 30 segundokoa izan behar da gehienez. Aurten ere formatua librea izango da, spota edozein formatutan grabatu ahal izango dela: horizontalean ala bertikalean.
Ikus-entzunezko publizitatearen gaineko formazioa
Aurten ere antolakuntzak ikus-entzunezko publizitatearen gaineko formazioak eskainiko ditu Euskal Herriko ikastetxeetan, spot egileen harrobia indartzeko asmotan. Formazio saioen helburua izango da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea. Azken urteetan 4.500 ikasle baino gehiagok jaso dituzte Euspoteko formazio saioak hezkuntza zentro ezberdinetan.
Euspot.eus-ek 20.000 bisita
Nabarmentzekoa da euspot.eus webguneak urtero 20.000 bisita inguru jasotzen dituela eta sare sozialetan 2.000 jarraitzailetik gora dituela. Parte hartu nahi dutenek, lehiaketako briefinga eta oinarriak Euspoteko webgunean dituzte eskuragai. Eta http://www.euspot.eus/parte-hartu loturako galdetegia bete beharko dute lana aurkezterakoan.
Informazio gehiago www.euspot.eus atarian lor daiteke.