Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Ategik Bikain euskararen kalitate ziurtagiria jaso du

Gasteizko Europa Jauregian egin den ekitaldian 27 entitate publiko eta pribatuk jaso dute ziurtagiria; horietatik hamabik goi-mailako urrezko BIKAIN egiaztatu dute, hamalauk tartekoa den zilarrezkoa eta batek oinarrizkoa. Urrezko BIKAIN ziurtagiria jaso du Ategik, Korporazioko erosketa atariak.
Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du ziurtagiri honek.
Ekitaldian Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua; Jokin Bildarratz Hezkuntzako sailburua; Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Ramiro González Arabako Diputatu Nagusia; Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordea egon dira BIKAIN ziurtagiria eskuratu duten erakundeetako ordezkariekin, Ebaluatzaile Klubeko kideekin eta beste hainbat ordezkarirekin batera.