Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
HUHEZIn gradu eta graduondoen eskaintza aurkezteko ate irekiak izango dira
Maiatzaren 16an eta 25ean egingo dira ate irekien jardunaldiak. Bertan, online hezkuntza eta erdi-presentziala aurkeztu da eta horretaz gain, hiru graduondo ofizialen gaineko informazioa ere emango da.

Hona hemen, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak prestatu dituen hurrengo ate irekien jardunaldiak:
Maiatzaren 16an, ostegunez, 18:00etan, Eskoriatzan
Hezkuntza online eta erdi-presentziala
- Egokitze ikasketak.
- 2. gradu edo aipamena.
- Gradu semi-presentziala.
Izena emateko: 902 110 436.
Maiatzaren 25ean, larunbatez, 11:00etan. Eskoriatzan
Graduondoak: hiru graduondo ofizialen gaineko informazioa emango da:
- Berrimet. Berrikuntza didaktiko metodologikoko proiektuen garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan Master ofiziala(Berrimet)
- Ekomu. Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleaniztunetan Master ofiziala (Ekomu)
- DBH. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala
Izena emateko. 902 110 436.
Graduak: Hezkuntza eta Ikus-entzunezko komunikazio gradu presentzialak aurkezteko:
- Ikus-enzunezko Komunikazioa: Aretxabaletako campusa.
- Hezkuntzako ikasketak: Eskoriatzako campusa.
Izena emateko. Online edo telefonoz: 902 110 436