Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Asteon aurkeztu dute HEZIKOOP proiektu kooperatiboa

Abiapuntu du ikastola kanpoko eragileekin zein barruko kideekin 2015-2016an egindako ikerketa (Iparra: Arizmendi 2020), eta Etorkizuneko MONDRAGON hausnarketaren baitan dago.
Hezkuntza kooperatiba berriaren beharra
Atzokoan Etxezarretak azpimarratu zuen subjektu kooperatiboa hezkuntza ez unibertsitarioan eraikitzea kooperatibismoak burutzear duen gai bat dela, eta subjektu horren profila (sendoa, gizartearekiko arduratsua eta onurak berdintasunean banatzekoa) abiapuntu izanik, hezkuntza kooperatibo berri bat egin beharra dagoela, gizartean irekitzen ari den ziklo berrian.
Ondoren, hori dena nola gauzatuko den adierazi zuen, 2020-21 ikasturte bitarteko kronograma laburtuz. Pedrosak 2015-16 ikasturtean egindakoaren berri eman zuen, Iparra: Arizmendi 2020 ikerketa-lanaren helburuak (nagusiki, hezkuntza eraldatzailearen klabeak identifikatzea), egitekoak eta ondorioak azalduz.
Etxezarreta: "Hezkuntza kooperatibo berri bat egin beharra dago, gizartean irekitzen ari den ziklo berrian"
Ordezkaritza MONDRAGONetik
Kualitatiboki foro aberatsa izan zen atzokoa, izan ere, MONDRAGONeko hainbat ordezkarik parte hartu zuten bertan: MONDRAGONeko lehendakari Iñigo Ucinek, MONDRAGONeko Kongresuaren lehendakaria Javier Goienetxeak, MUko errektore Bixente Atxak, MONDRAGON Gestio Sozialeko zuzendari Zigor Ezpeletak, FAGOR taldeko eta GIZABIDEA fundazioko lehendakari Joxean Alustizak, MONDRAGON Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutza dibisioko buru Juan Mari Palenciak eta Alecoop eta Lea-Artibai eskola politeknikoko zuzendaritza-ekipoek, besteak beste.