Irakurriena
- 1. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 2. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 3. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 4. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 5. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 6. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 7. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 8. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 9. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 10. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
ASETT aurkeztu dute, Ekonomia Sozialaren Abangoardiako Hub-a
Gizarte Ekonomiaren Espainiako Enpresa Konfederazioak (CEPES) Gizarte Ekonomiaren Abangoardiako Hub berria (ASETT) aurkeztu du Donostiako Miramar jauregian. Proiektu hori CEPESek gidatzen du, Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren laguntzarekin, eta Espainian eta Europan ekonomia soziala bultzatzea eta eraldaketa sozial eta ekonomikoan funtsezko enpresa eredu gisa posizionatzea du helburu.
Iñigo Albizuri, MONDRAGONeko Harreman Instituzionaletako zuzendaria izango da ASETTen zuzendari. Albizurik hitzaldian nabarmendu duenez, "nazioarteko bokazio argia du" ekimenak. Hub-aren helburua gizarte-ekonomiaren esparruan lankidetza, ikerketa eta berrikuntza sustatzea da. Sektore horrek dagoeneko Espainiako BPGaren % 10 eta Europar Batasuneko BPGaren % 8 hartzen ditu, eta mota horretako 74.000 enpresa eta erakunde baino gehiago ditu. Enpresa eta erakunde horiek 12 milioi pertsona baino gehiago enplegatzen dituzte, eta horietatik 2,5 milioi Espainiako Gizarte Ekonomiari dagozkio.
Hub-aren helburua da gizarte-ekonomiaren esparruan lankidetza, ikerketa eta berrikuntza sustatzea.
Ekitaldian sektoreko 100 ordezkari baino gehiago bildu dira, eta eragile politiko eta instituzional nabarmenek parte hartu dute, hala nola Yolanda Diaz Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroak, Juan Antonio Pedreño CEPESeko presidenteak, Eneko Goia Donostiako alkateak, Eider Mendoza Gipuzkoako foru diputatu nagusiak, Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak eta Patxi Olabarria Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko presidenteak. Hainbat autonomia erkidegotako Gizarte Ekonomiako zuzendari nagusiak, akademiako ordezkariak eta Estatu osoko eragile politikoak ere bertan izan ziren.
Ikerketarako 'think tank'-a
Bere hitzaldian, Albizurik Hub-ak datozen hilabeteetan izango dituen lan ildo nagusiak aurkeztu ditu, horien artean arlo ekonomiko, sozial eta teknologikoan ikerketara bideratutako think tank bat sortzea. Gainera, aholkularitza teknikoko programa bat eta nazioarteko misioak abiaraziko dira, mundu osoko herrialde eta erakundeekin ekonomia sozialeko esperientziak trukatzea errazteko.
ASETTen beste funtsezko ardatzetako bat ikuspen plana izango da, eredu ekonomiko horren eta haren funtsezko eragileen balio erantsia nabarmentzeko. Hub-ek azterketa prospektiborako nazioarteko zentro bat ere jarriko du abian, sektore emergenteei eta agertoki dinamikoei buruzko ezagutza sortzean zentratuko dena, eta, horrela, gizarte ekonomiak testuinguru globalean duen zeregin eraldatzailea sendotuko da.