Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Arrisku kardiobaskularraren prebentzioa
Gaixotasun kardiobaskularrek, bereziki kardiopatia iskemikoek (KI) eta gaixotasun zerebrobaskularrek (GZB), oso eragin handia daukate gure ingurunean, eta biztanleen osasunean ondorio nabarmenak dituzte.
Kardiologiako eta Arteroesklerosiako Europako Elkarteen arabera, osasunerako arriskutsuak diren portaerak ez edukitzeak GZBak %80 murriztea dakar. Horregatik eta dugun enpresa osasuntsuaren filosofiari jarraituta, tresna hauek eskaini nahi dizkizuegu:
Edukiak
- 1. modulua: Prestakuntza teorikoa
Zein diren arrisku kardiobaskularreko faktoreak eta nola prebenitu.
Tratamendu ez-farmakologikoak.
Elikaduraren garrantzia.
- 2. modulua: Arrisku kardiobaskularreko faktore analitikoen azterketa estatistikoa
Zerbitzu honekin, gure helburua da enpresan dauden arrisku kardiobaskularreko faktore analitikoen egoeraren berri ematea. Horretarako, egoera orokorrari buruzko txosten bat prestatzen da, langileen osasunean esku hartzeko abiapuntu moduan erabiltzeko eta esku hartu ondorengo ebaluazioetan konparaziorako oinarri objektiboa izateko.
Osartenen Mediku Zerbitzuak enpresaren profil lipidiko eta gluzemikoaren azterketa estatistikoa egiten du, eta urte batean aldizka egindako analisien emaitzak aztertzen ditu. Gizonak eta emakumeak bereizita ebaluatzen dira, adin taldeetan estratifikatuta eta kontrol talde batekin konparatuta. Datuak aztertu ondoren xede-populazioa identifikatu daiteke, haiekin banan-banan lan egiteko.
- 3. modulua. Arrisku kardiobaskularreko faktoreen azterketa integrala: faktore analitikoak, antropometrikoak eta bizi ohiturak
Azterketa honetan, datu analitikoak ez ezik, datu antropometrikoak, bizi ohiturak eta aurrekari pertsonalak eta familiarrak erregistratzen dira. Informazio horrekin guztiarekin banakako Arrisku kardiobaskularra kalkulatzen da eta xede-populazioa identifikatu, gero bakoitzarekin banan-banan lan egiteko.
- 4. modulua. Arrisku kardiobaskularraren banakako programa eta jarraipena
Osasun programa osagarri honen helburua da antzematea zer pertsonak eduki ditzaketen arazo kardiobaskularreko arrisku faktoreak edo gertakari kardiobaskular jakin bateko Arriskua. Behin identifikatuta, helburua da Gaixotasun Kardiobaskularren eragina saihestea edota murriztea, jarraipen indibidualizatua eginez eta bizitzeko era eta portaera osasungarrietarako jarraibideak ezarriz.
Iraupena
- 1. modulua: ordu bateko hitzaldia.
- 2. eta 3. modulua: txostena lantzeko denbora enpresak duen langile kopuruaren menpe egongo da. Kasuan-kasuan baloratuko da.
- 4. modulua: 1. elkarrizketa, ordubeteko iraupenekoa. Ondorengo elkarrizketak 20-30 minutukoak izango dira.