Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Arrautza Jaurtiketako Industria Diseinuko Lehiaketa jokatu da gaur
Mondragon Unibertsitateak ohiko Arrautza Jaurtiketako Industria Diseinuko Lehiaketa egin du gaur, Goi Eskola Politeknikoaren San Pankrazio zaindariaren egunean. Jaurtitzean arrautza ongien babesten duen tramankulua egin duten Eskolako ikasle eta langileen lana saritzen du unibertsitateak lehiaketan. Helburua bikoitza da: batetik, parte-hartzaileen gaitasun zientifiko-teknikoak ebaluatzea eta, bestetik, lehiaketaren bitartez, ikasleen artean motibazioa sustatzea.
Arrautza-jaurtiketa
Arrautza apurtu gabe urrunen jaurti duten parte-hartzaileek irabazi dute Arrautza Jaurtiketako Industria Diseinuko Lehiaketa. Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Liburutegiaren eraikinaren (7. eraikinaren) hirugarren solairua izan da aukeraturiko lekua. Handik, 15 metroko altueratik, ikasleek futbol-zelairantz bota dituzte arrautzak, beren tramankuluetan. 67 ikaslek hartu dute parte lehiaketan, 25 taldetan banatuta.
67 ikaslek hartu dute parte lehiaketan, 25 taldetan banatuta.
Agerian egon behar zuen tamaina ertaineko oilo-arrautza (egosi gabe eta ozpinetan busti gabe), kartoi mehea, soka edo fardel-haria eta ukipen-kola izan dira jaurtiketa-tramankulua diseinatzeko parte-hartzaileek erabili dituzten material bakarrak. Tramankulua eraiki ondoren, zenbait erronka gainditu behar izan dituzte partaideek: arrautza apurtu barik ahalik eta urrunen botatzea, prototipo berritzailea eta estetika erakargarrikoa eraikitzea eta hegaldi ikusgarria lortzea. Hiru kategoria daude (distantzia, diseinua eta hegaldia), industria-diseinuko lanik eraginkorrena eta berritzaileena saritzeko. Aurten, gainera, arrautza garraiatzeko tramankulua pintatu egin ahal izan dute parte-hartzaileek, tenperak, errotuladoreak edo bestelako tresnak erabiliz.
Arrautza jaurtitzeko jarduera Goi Eskola Politeknikoak San Pankrazio zaindariaren eguna ospatzeko antolatzen dituen ekintzen barruan egiten da. Ikasturteko jairik garrantzitsuenetakoa izaten da.
Aurten beste lehiaketa bat ere egin da, Informatikako eta Telekomunikazioetako ikasleei zuzenduta: bideo-jokoak diseinatu eta garatzekoa, hain zuzen.
Irabazleak:
ARRAUTZA JAURTIKETA
- Hegaldirik luzeena.
- Taldearen izena: Hutsik geratu da gutxiengo distantzia bete ez duelako
- Parte-hartzaileak:
- Hegaldirik politena.
- Taldearen izena: Morez
- Parte-hartzaileak: June Altieri, Aizpea Garmendia eta Jone Sarasola
- Diseinurik onena.
- Taldearen izena: MAM
- Parte-hartzaileak: Andrea Arruti, Maika Lacunza eta Miren Gómez