'Arrasate Mozambikerekin' hitzaldiak abenduan zehar

Mundukide eta Harreman elkarteek bi hitzaldi antolatu dituzte. Gaur, abenduak 10, izango da lehendabiziko hitzaldia eta abenduaren 12an bigarrena.
Card image cap
2019/12/10

Mozambiken garatzen ari diren programari buruzko xehetasunak emango dira bi hitzaldietan. Programa ia 20 urte bete ditu eta egun Mozambike iparraldeko Montepuez eta Niassa probintzietako  6 distritotara zabaldu da (Majune, Marrupa, Balama, Montepuez, Namuno eta Mandimba).

Gaur egun, garapen sozioekonomikoa hobetzeko landutako programak dagoeneko 75.000 onuradun baino gehiago ditu. 2016an baino 20.000 pertsona gehiago, alegia. Aipatutako programa horri esker, halaber, aholkatutako teknika eta produktuen produkzioaren bitartez nekazaritzari esker lortutako ekoizpenak bikoiztu dira 2016tik hona, hain zuzen 4.000.000€ ingurutik 8.000.000€ baino gehiagotara.

Mundukide-abendua 2019

Abenduaren 10ean Kulturaten egingo den hitzaldian izan dira: Andoni Uribeetxeberria, Mari Luz Tomé eta Oihana Arietaleanizbeaskoa. Abuztuan Mozambikeko programa bisitatu zuten eta bertan bizi izandako esperientzia eta ikuspegia kontatuko dute.

Eta abenduaren 12an, berriz, “Brasilgo, Movimiento de Trabajadores/as sin Tierra, mugimenduko emakumeen eskola” liburua aurkeztuko da. Arratsaldeko 18:30ean, Kulturaten. Ana Herreras Borbolla da liburuaren egilea. MSTko emakumeen errealitatera hurbiltzeko eta prestakuntza, antolamendu eta sozializazioan egiten duten lana balioan jartzeko helburuarekin publikatu du liburua.

 

Kooperazio kooperatiboa