Irakurriena
- 1. Orbik Cybersecurity, kooperatiba bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 2. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 3. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 4. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 5. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 6. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 7. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 8. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 9. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 10. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
Arrasate herri kardio-babestua izango da, Bexen Cardioren 17 desfibriladore instalatuta
Arrasateko Udalak Bexen Cardioren 17 desfibriladore jarriko ditu Arrasate osoan zehar. Gaur, maiatzak 13, hasi dituzte 17 kokalekuen instalakuntza lanak eta prentsaurrekoa egin dute ekimenaren berri emateko. Lanak hilabete amaierarako amaitzea aurreikusten dute.
Proiektu hau martxan jartzearen helburua “osasun ekosisteman aurrera urratsak” ematea da. "Arrasate herri osasuntsua izatea nahi dugu, eta zerbitzu honek, bizitza asko salba ditzake. Izan ere, bihotz-biriken geldialdi bat jasan duen pertsona bat bizirik irten ahal izateko ezinbestekoa da biktima azkar artatzea. Datuek diote sei minutu igaro baino lehen artatu beharra dagoela. EAEn, 2018ko datuen arabera, ordea, anbulantzia batek batazbeste 11 minutu behar izan ditu biktimarengana heltzeko" azaldu du Maider Morras alkateak aurkezpenean.
Erreskatatzaileen sarea: herritar boluntarioen beharra
Zerbitzua martxan jartzeko ezinbesteko garrantzia izango dute boluntarioek, eta elkartasunaren garrantzia azpimarratu du Morrasek. “Behin makinak jarrita, erreskatatzaileen sarea sortzea dagokigu. Elkartasuna, izan ere, oso garrantzitsua baita proiektu honetan. Herritar guztion inplikazioa ezinbestekoa izango baita sistema honek funtziona dezan”.
Boluntarioek desfibriladorea erabiltzeko formakuntza jasoko dute, eta “erreskatatzaileen sarean” sartuko dira. “Udalak desfibriladoreen eta bihotz-biriken bizkortzean oinarritutako doako formakuntzak jarriko ditu herritarren eskura, eta 200 boluntario dira erreskatatzaile sarea sortuko duten pertsonak. Boluntarioek jasoko duten formakuntzak hiru ordutakoak izango dira, eta instalatutako desfibriladoreak nola erabiltzen diren eta bihotz-biriken bizkortzean oinarrituko dira. Gainera, praktika, errealitate birtualaren bidez egiteko aukera izango dute” azaldu du Oxel Etxebarria Bexen Cardioko zuzendari nagusiak.
APP bidezko laguntza alerta
Erreskatatzaile komunitatea osatzen duten 200 lagunei Reanibex Alert aplikaziora sarbidea emango zaie, desfibriladoreekin konektatuta egon daitezen. Reanibex Alert aplikazioak bihotz-biriken geldialdi baten aurrean erreskatatzaileen sarera bideratuko ditu alertak, gertaeraren berri emateko eta haien parte-hartzea koordinatzeko, baita puntu geografiko zehatza koordinatzeko ere, geolokalizazioaren bidez. Modu horretan, erreskatatzaileak biktimarengana joango dira, ahal den neurrian lagundu ahal izateko.
"Zerbitzu berri honekin Arrasate herri kardio-babestua izango da, bihotz-biriken geldialdien aurrean azkar erantzuteko aukera emango digu, anbulantzia medikalizatuak heldu bitartean. Izan ere, honako hau, osasun ekosistema indartzeko beste urrats bat da" Morrasen esanetan.
Desfibriladoreen kokalekuak Arrasaten
Honako hauek izango dira eremu publikoan kokatuko diren defibriladoreak:
- SAN FRANTZISKO ELIZA ondoan, Olarte Kalea hasten den tokian: TOTEMA.
- EUSKAL HERRIA PLAZAren atzean, Santa Marina FARMAZIAko atzekaldean (Lanbide).
- MUSAKOLA. TOTEMA. Antso Abarka kalea 11 inguruan
- SANTA TERESA. Agerre Kalean, Igogailuaren 2. pisuan, pasarelaren bukaeran.
- MAKATZENA. Igogailuaren horman, erdiko aldean.
- ALTAMIRA. Plazan, Yoga Elkartearen inguruan.
- ETXEAZPIA. Etxeazpia eta Larragain kaleen artean. 10 eta 12. atarien arteko pasabidean.
- UDALPE.TOTEMA. Igogailuaren goiko aldean, Udalpe eta Elizalde kaleen arteko plazoletan.
- URIBARRI-URIBURU. Uribarri kalean, Arrandegiaren aurrean.
- ARIMAZUBI. Udal Euskaltegi zaharraren horman.
- SAN ANDRES. Etxaluze eraikineko horman. Jangelaren aldean (Larrialdi-irteera aldean).
- KATAIDE. Bidegorrian - Industrialdeak eta kirolarien eskura egoteko.
- GESALIBAR - Jentilola Elkartearen inguruan.
- GARAGARTZA. Leze Txiki Elkartearen sarreran.
- UDALA. Goiko aparkalekuan
- BEDOÑA. Frontoiaren atzeko horman.
- MEATZERREKA. Meatzerreka Elkartearen ezkerraldeko horman.