Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Arrakastatsua suertatu zen "Laneko Osasunaren Kudeaketa Eraldatzen" jardunaldia

Osarten, prebentzio-zerbitzu mankomunatuak antolatu zuen jardunaldia. Helburua Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren eraldatzeko jarraitu behar diren pausuak partekatzea izan zen, batik bat kontuan hartuta “Langile osasuntsuak enpresa osasuntsuetan” funtsezko elementutzat hartu behar dela.
Jardunaldia Orona Fundazioko eraikinean ospatu zen, izan ere elkartutako enpresa izateaz gain, oso ondo betetzen ditu osasun zainketa eta inguruarekiko kudeaketari dagozkion ezaugarriak.
Bertan izan ziren 130 pertsona inguru, 66 enpresetako ordezkariak. Beraien artean: prebentzio arduradun eta teknikariak; Laneko Medikuntzan adituak diren medikuak eta erizainak; eta enpresa kudeaketan diharduten beste zuzendari batzuk.
Ekitaldiaren irekieran izan ziren Osalaneko zuzendari orokorra den Izaskun Urienek eta MONDRAGONeko Gestio Sozialeko lehendakaria den Zigor Ezpeleta. Pertsonen ohituretan eragiteko beharra azpimarratu zuten, segurtasun baldintzak eta gure enpresetako osasuna hobetzeko oinarri bezala.
Modu berean, Jose Luis Lafuente, Osarteneko zuzendari orokorrak 2017/2020 kooperatibaren estrategia aurkeztu zuen eta Garatuz Eredua jarri zuen mahai gainean. Zehaztuta dauden sei helburuen bitartez enpresei laguntza eskaini nahi zaie, Segurtasun eta Lan Osasunaren gaian aurrerapausuak emateko, batez ere.
Felix Sanz, Vodafone-Españako ordezkariak, bere esperientzia partekatu zuen. Prebentzio arloan legedia betetzetik enpresaren arlo guztietan gaia tartekatu bitarteko trantsizioa azaldu zuen bereziki.
Joaquin Garciak, Orklin bizi izan duen esperientzia azaldu zuen. Urte honen erdialdean bukatu dute Enpresa Osasungarri ziurtagiria lortzeko prozesua, kudeaketa integratua eta Kudeaketa Ereduarekin bat datorrena lortu eta gero.
Javier Guiralek, bere aldetik, Gamesan segurtasuna eta langileen osasuna nola kudeatzen den zehaztu zuen eta baita nazioarteko prozesuetan prebentzio kultura nola garatzen den ere, zehazki obra lanak egiterako orduan egiten duten desplazamenduetan..
Goizeko ekitaldia Ana Vega eta Martin Silva arteko elkarrizketa batekin bukatu zen. Enpresa erakundetan Prebentzio Kulturari dagokionez izan duen esperientzia plazaratu zuten.
Arratsaldez, berriz, Emilio Durok eskaini zuen hitzaldi interesgarria. Komunikatzaile trebea izanik, hausnarketa interesgarriak ondorioztatu zituen eta motibazioa suspertzeko ideia berritzaileak proposatu zituen.
Oro har, aukera paregabea izan zen ostiralekoa esperientziak partekatzeko eta ideia berriak definitzeko, beti ere helburua irizpide hartuta: Segurtasun, Osasun eta Ongizate gaietan epe estrategiko berrian izango diren gakoak zehaztu eta estrategia berriak diseinatu kooperatibetan plangintza hori barneratzeko.