Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Arrakastatsua izan da Osartenek antolatuta Enpresetako Osasun eta Ongizateari buruz egin den jardunaldia
Ekitaldian 60 gonbidatu baino gehiago egon ziren, eta bertaratuei harrera eginez eta Osarten Koop. E.ko zuzendari nagusi Jose Luis Lafuentek egindako ongietorriarekin eman zitzaion hasiera ekitaldiari. Jose Luis Lafuentek, halaber, bere enpresan Enpresa Osasungarriko Programa bat ezarrita bizi zuten esperientzia aurkeztu zuen, izan ere, programa horren ezarpenari esker AENORrek egiaztatutako lehen enpresa baita.
Ondoren, Osasun eta Ongizateko Zerbitzuen arduradun Iñigo Garratxenak hartu zuen hitza, eta GARATUZ eredua aurkeztu zuen, hau da, Korporazioko enpresetan Laneko Segurtasuna, Osasuna eta Ongizatea garatzeko eredua. Osartenen mugarri berriaren iritsiera ere jakinarazi zuen, Enpresako Osasun eta Ongizateko zerbitzuen iritsiera, alegia.
Ondoren, Estel Mallorquik, Biweleko CEOak, eta Miquel Vilarrek, Biweleko koordinatzaile teknikariak, Enpresa Osasungarriak lortzeko ezartzen diren Osasunaren Sustapenerako Programen inpaktua analizatzen, kudeatzen, ezartzen eta ebaluatzen duten esperientzia azaldu zuten.
Hamaiketako osasungarria egin ondoren, Fagor Ederlanek Muskuluetako eta Hezurretako Nahasmenduen Proiektuari ekiteko eduki dituzten motibazioak eta helburuak azaldu zituen, zuzendaritzaren partaidetzarekin eta Victor Arana eta Joseba Zubeldiaren eskutik, Prebentzio Zerbitzuko medikua eta teknikaria baitira, hurrenez hurren.
Bukatzeko, Joseba Gotzon Calvo Larrondok, Bilboko Portu Agintaritzaren Mediku Zerbitzuko kideak, 30 urte baino gehiagoan eta “Portu Osasuntsua” Osasunerako Programaren bitartez enpresako langileen osasunaren alde lan egiten eskuratutako esperientzia azaldu zigun, bai eta erakunde osoan txertatuta duten ereduaren bitartez lortu duten partaidetza eta kudeaketa arrakastatsuaren gakoak eta emaitzak ere.
Azkenik, hizlarien eta bertaratuen arteko mahai-inguru bat egin zen, eta ekitaldiari amaiera emateko, Jose Luis Lafuentek hartu zuen berriro hitza.