Arrakastatsua izan da lehen inbertsio-foro industriala

Keiretsu Forum-ek eta MONDRAGONek antolatuta, industriaren alorreko puntako startup-ak ezagutzea eta esparru honetako inbertsioei buruz hausnartzea izan da helburua.
Card image cap
2019/10/28

50 lagun baino gehiago elkartu ziren Garaian iragan urriaren 24an Keiretsu Forum-MONDRAGON I. inbertsio foroan parte hartzeko. Bi entitateek elkarren artean antolatutako lehen inbertsio-foro industriala izan da. Keiretsu Forum, inbertitzaile pribatuen nazioarteko sare nagusiena da. 53 egoitza ditu 4 kontinentetako 27 herrialde ezberdinetan, AEB, Europa, Txina eta Japonia bereziki nabarmenduz.

Foro de inversión industrial

Jardunaldia mahai-inguru batekin hasi zen. Bertan, produktu- eta industria-alorretako startup-en inguruko inbertsioari buruz mintzatu ziren German Cutillas, Alberto Moratiel eta Joseba Sagastigordia inbertitzaile industrialak, Everis taldeko Venture Capital Partner-a, ENISA-ko Harreman-instituzionaletako zuzendaria eta MONDRAGON Sustapen Zentroko enpresa-sustapen arduraduna, hurrenez hurren.

Foro de inversión industrial

Jarraian, inbertsio-foroari hasiera eman zitzaion. Aurretiaz hautatutako 9 enpresa eta startup ezberdinek aurkezpenak egin zituzten. Jardunaldiaren amaieran networking tartea ere izan zuten bertaratutakoek, beren arteko harremanak sendotzeko eta ikuspuntuak partekatzeko aukera izanik.

Argazki gehiago: Inbertsio foro industriala