Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Arizmendiarrietaren pentsamenduak duen gaurkotasuna azalduko du Joxe Azurmendik

Joxe Azurmendi Otaegi, idazlea, filosofoa, saiogile eta poetak, artikulu eta liburu ugari argitaratu ditu politika, hizkuntza, teknika, euskal literatura eta filosofiaren inguruan.
Jakin aldizkariaren zuzendaria izan zen eta bere zuzendaritzapean, 40 liburu baino gehiago argitaratu ditu Jakin argitaletxeak gaur arte. Horrez gain, hainbat Klasikoen itzulpenen egile, bultzatzaile eta argitaratzaile izan da Azurmendi. Udako Euskal Unibertsitatearen sortzaileetako bat izan zen. Gaur egun, Filosofia Modernoa erakusten du Euskal Herriko Unibertsitatean. 2010ean Euskaltzaindiak ohoreko euskaltzain izendatu zuen eta Euskadi Literatura Saria (2010) eta Eusko Ikaskuntza Saria (2012) jaso zituen. Joxe Azurmendi Euskal Herriko pentsalaririk emankorrenetakoa eta azkarrenetakoa da askoren iritziz.