Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Arizmendiarrietaren Lagunak elkarteak Batzar Orokorra egin du Garaian
2007an sortutako elkarteak dagoeneko 300 bazkide baino gehiago ditu, pertsona fisiko zein juridikoak aintzat hartuta, eta Batzar Orokorrera ordezkaritza zabala gerturatu zen. Besteak beste, formazio eta sentsibilizazio programak onartu zituzten. Hain justu ere, elkarteak balio kooperatiboen sentsibilizazioa sustatu nahi du gazteengan: partehartzea, ardura, elkartasuna eta konpromisoa bultzatu nahi ditu.
Ikastetxeetan aurkeztu da
Era berean, Elkartea ezagutzera emateko ahaleginetan dabil eta horren haritik 19 ikastetxe eta negozio eskolatan aurkeztu da. Gainera, era aktiboan ari da kolaboratzen zenbait Gobernuz Kanpoko Erakunderekin eta ekonomia sozialeko talderekin.
Batzar Orokorraren ondoren, Deustuko Unibertsitateko soziologia irakasle den Paco Garmendiak hitzaldia eskaini zuen balore kooperatiboen gainekoa. ‘Egungo eztabaida soziala eta balio kooperatiboak’ izenburupean balio kooperatiboek egungo gizarten duten eraginaz jardun zuen. Honen guztiaren gainean luze eta zabal jardungo da TUlankide aldizkaria, izan ere, Jose Mari Larramendi presidentearen eta Paco Garmendia soziologoaren elkarrizketak irakurri ahal izango dira.