Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Arizmendiarrietak bere izeneko plaza du Arrasaten
Atzo, apirilak 25, egin zen Arrasaten Jose Maria Arizmendiarrietan Plazaren inaugurazio ekitaldia. Lehendabizi Abaroa jubilatuen egoitzak hasi zen ekitaldia eta bertan elkartu ziren Arizmendiarrietaren familiartekoak, lagunak eta baita Korporazioko ordezkariak zein Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko hainbat ordezkari.
Hitza hartu zuten Miguel Angel Laspiur, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko presidenteak; Javier Retegi, Arizmendiarrieta Kristau Fundazioko sortzailea; Javier Sotil, MONDRAGON Korporazioko lehendakaria; eta Maria Ubarretxena, Arrasateko alkatea.
Ekitaldi instituzionalaren ostean, Laubide plaza zenera joan dira plaza ofizialki inauguratzeko. Ubarretxenak, Arizmendiarrietaren ikasle eta lagun izandako Alfonso Gorroñogoitiarekin eta Jose Maria Ormaetxearekin batera ireki zuten plaka.