'Arizmendiarrieta, el hombre cooperativo' dokumentala prime video plataforman ikusgai

Gaizka Urrestik (Bilbo, 1967) ekoiztutako dokumentala Amazon-en ikus-entzunezko edukien plataforman dago ikusgai.
Card image cap
2020/05/06

Arizmendiarrieta, el hombre cooperativo prime video plataforman dago ikusgai. 2018an zuzendu zuen luzemetraia Gaizka Urresti zinemagile bilbotarrak. On Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta pertsona aztertzen ditu ordu eta 37 minutuko iraupena duen dokumentalean.   

Sinopsia: gerra ostean, euskal apaiz batek eta bere jarraitzaileek munduko kooperatiba talde handienaren sorrera sustatu zuten. Arlo humanoan eta enpresarialean erreferente bilakatu da mundu mailan. Mondragoetik mugitu gabe, Arizmendiarrietak Fagor, Eroski eta Laboral Kutxa sortu zituen, beste enpresa askoren artean. Logika ekonomiko eta enpresarialeran erdian pertsona jarri zuen Arizmendiarrietak, aurre eginez orduko iritzi kontrajarriei.