Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Arizmendi Ikastolaren eskutik 700 lagun ari dira parte hartzen udalekuetan
Uztaila aurrera doa eta Arizmendi Ikastolak antolatutako udalekuak bide arrakastatsua egiten ari dira. Numeroei jaramon eginez gero, aurten ere sekulako taldea mobilizatu du Arizmendik: 619 neska mutiko udaleku finkoetan; Garesen, Acedon, Otsagabian eta Zurizan; eta beste 50 gazte Santiago bidea bizikletan egiteko prest. Horiekin guztiekin 90 koordinatzaile, begirale eta laguntzaile arituko dira, lanean, dena ondo ateratzeko ekinean.
Txandakako sistema
Udalekuen antolakuntzaz aritu gara Aitor Guridirekin, bera baita Arizmendi Ikastolako Udalekuetako koordinatzailea eta begiraleen formazioaren arduraduna. Aipatu digunez, Arizmendik lau gune nagusitan egiten ari da aurtengo egonaldiak: Garesen lau txanda antolatu dira, Haur Hezkuntzako azken urtekoetatik hasi eta Lehen Hezkuntzako hirugarren mailan daudenera arteko neska mutikoekin;Acedon, berriz, bi txanda, laugarren eta bosgarren mailakoekin; Otsagabian seigarren mailakoak; eta Zurizan, DBH bateko txanda bat eta beste bat DBH bikoa.
Aurten, gainera, Salamancatik Fisterrara joango dira nagusienak. Batxilergoko 50 gazte eta 10 begirale Fisterrara iritsiko dira, Santiagotik igaro ondoren. Abentura zoragarria bizitzea espero dute, Urtzi Amiano koordinatzaileak adierazitakoaren arabera.
Blog bat gurasoen informaziorako
Udalekuen gaineko informazioa jasotzeko eta argazki eguneratuak bistaratzeko, gurasoen eskura webgune bat jarri du Arizmendik. Blog horretan egunean zehar egiten diren aktibitateen berri jasotzeaz gain, argazkiak ere ikus daitezke eta horrela gurasoek informazio gaurkotua jaso ahal izango dute. http://www.blogak.com/arizmendikastola/arizmendiko-udalekuak-martxan-iada