Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Arizmendi Ikastolakoak Europako Gazte Parlamentuko bigarren faserako sailkatu dira
Europako Gazte Parlamentua Alemaniako Schwarzkopf fundazioak 2004.urtetik zuzentzen duen egitasmoa da. Programak, kultura-arteko eztabaida, ideia eta praktika aniztasuna eta Europa mailako jakintza orokorra hartzen ditu hizpide. Hala, epai-mahaiak ikasleen hizkuntzaren erabilera, parte-hartzea, ezagutza orokorra eta diziplina baloratzen ditu. Hautaketa prozesu honen helburuak, gazteen artean Europako kontzientzia garatzea, komunitateko partaide izatea eta eztabaidaren bitartez pertsonaren aktibotasuna sustatzea dira. Europa mailako erabakien gainean gazteen borondatezko partaidetza bilatzen da. Hori horrela izanik, ikasleei prozesu garden bat eskaintzen zaie, hezkuntzarako onugarria den ikasketara bideratuz.
Ikasleen esperientzia
Lehenengo bi faseak (erregionala eta estatukoa) urtean behin antolatzen dira. Arizmendi Ikastolak bultzatuta, iaz egin zen lehenengoz Euskal Herrian, MUko Goi Eskola Politeknikoan, Arrasaten. Aurten, berriz, Gaztelupe taldea sei ikaslek osatu dute, baina hiru izango dira Espainia mailako kanporaketara joango direnak. “Taldeko kide guztien ahaleginagatik pasatu gara hurrengo fasera”, nabarmendu digu Iker Bengoetxeak.
Arizmendi Ikastolako ikasleek adierazi digute jende ezberdinaren iritziak entzutea beti dela aberasgarria. Hala, norberak gizartearekiko edo bere inguruarekiko duen kritika garatzen laguntzen duela azpimarratu du Irati Lopezek. Beste hainbat konpetentzien artean, ingelesez komunikatzeko eta eztabaidatzeko gaitasuna landu dute. Proiektuaren arduraduna den Xabier Latorre irakaslearen esanetan, “gaurkotasuneko gai sozialak lantzea interesgarria izan da gazteentzat”. Hurrengo fasean ere, ondo pasa eta asko ikasiko duten itxaropena du Leire Carrerasek. Espainiako kanporaketa Bilbon bertan izango da apirilaren 25 eta 28 bitartean.