Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Arizmendi Ikastolako zuzendariak hitzaldiak eskainiko ditu Leintz ibarreko hiru herritan asteon

Ikastola gaur, zergatik? galderari erantzuten saiatuko da Arizmendi Ikastolako zuzendaria bihartik aurrera Leintz ibarreko hiru herritan eskainiko dituen hitzaldietan. Lehenengoa Eskoriatzako Ibarraundi museoan izango da, bihar bertan, hilak 20. Asteazkenean, Arrasaten egingo du, Kulturaten; bi horietan bina hitzaldi egingo ditu, euskaraz lehenengoa (18:00etan) eta gaztelaniaz ondorengoa (19:15ean). Hirugarrena Aretxabaletako Basabeazpi gunean izango da hitzordu bakarrarekin, 18:00ak (elebidunez).
Ikastola: nor gara eta nora joan nahi dugu?
Hiru ardatz
Hiru ardatzetan oinarrituko du bere jarduna: identitatea, hau da, zer den ikastola; bigarren ardatza ikastolaren xedea izango da, hots, nora joan nahi duen eta azkenik azalduko du nola jarduten den ikastola, "nor garen eta nora joan nahi dugun horiekin koherentziaz jokatzeko", adierazi digu Etxezarretak. Hiru saioetan sarrera librea izango da.