Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Arizmendi Ikastolako taldeak prest First Lego League Euskadiko kanporaketa jokatzeko
Azken egunotan burubelarri ari dira Arizmendi Ikatolako gazteak robotekin azken frogak egiten. Aurten, beste urte batzuetan bezala, teknologiako irakasleak izan ezik, kanpoko laguntzaileak ere izan dituzte, hala nola Mondragon Unibertsitateko Mondragon Goi Eskola Politeknikoan diharduten Robotika eta Automatizazioko ikerlariak.
Ezinezkoa izango zen proiektu hau aurrera ateratzea Mondragon Unibertsitateak (batez ere Robotika eta Automatizazio sailak) eta Ikerlanek ematen duten laguntza tekniko eta ekonomiko barik. First Lego League programak gazteak modu dibertigarrian zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiketara (STEM) hurbildu nahi ditu.
First Lego League Euskadi
Parte hartzaileek ideiak sortu, arazoak konpondu eta erronkak gainditu beharko dituzte eta honek guztiek teknologiaren erabileran trebatzeko aukera emango die. Programa honen oinarrian hainbat balore daude: ideia berrien esplorazioa, trebakuntza, berrikuntza, ideien gizarte-inpaktua, taldearen barne sentitzea eta nola ez, kide guztiek dibertimendua lanketa egiten den bitartean.
Proiektu zientifikoa eta robota
Aurtengo honetan 40 ikastetxe baino gehiagok hartuko dute parte. Guztira, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabatik etorritako 1.200 ikasle inguru elkartuko dira larunbatean Gasteizen, Europa jauregian. Irailetik ari dira egun honetarako prestatzen. Aurtengo gaia INTO ORBIT da, alegia espazioan dauden arazoak identifikatu eta arazo horien aurrean irtenbide berritzaile bat proposatzea izan da proiektuaren helburua.
Proiektuak, talde lanean egiten dena, urtero bezala, 3 lan eremu izango ditu: Proiektu zientifikoa, ikasleek planteatzen den gaiari lotutako arazo bat aztertu eta irtenbide bat proposatzen dutena; Proiektu teknikoa, talde bakoitzak beren lanak egiteko jarraitu dituen pausoak deskribatzen dituena eta izan dituzten arazoak, irtenbideak, egoerak, harremanak…azaltzen dituena; eta robotaren proba, non mahai baten gainean muntatutako “zirkuitu” batean, planteatzen diren ahalik eta eginkizun edo misio gehien gauzatu behar dituztenak 2 min 30 segundotan, non puntuazio bat lortzen duten.
Arduradunak, taldeak eta partaideak:
Almen gunetik honako hauek izango dira talde eta arduradunak: Ibone Arejolaleibar eta Ziortza Agirreurreta. Taldeen izenak: Arizmendi MU1 eta Arizmendi MU2. Partaideak: Ekhi Balantzategi - Ainhoa Loiti - Lide Agirre - Arkaitz Kerejeta - Maddi Urkia - Maddi Manzano - Kattalin Linazisoro - Esti Benitez - Enaitz Garai - Amaia Rivera - Xabat Etxebarria - Uxue Morales - Leire Garro - Jon Razkin - Malen Basabe - Julen Gabilondo - Maialen Diez - Nerea Pagalday eta Oihane Leibar.
Gaztelupe guneatik honako hauek dira arduradunak: Mikel Egiguren, Aitor Ziardegi eta Iñaki Agirrebengoa. Taldeen izenak Arizmendi Ikerlan1 eta Arizmendi Ikerlan2. Partaideak: Naroa Agirre Larrañaga - Goizane Agirregomezkorta Belinchon - Jone Axpe Rojas - Uxue Azkue Muxika - Maialen Sampedro Elorza - Unax Iñarra Mendizabal - Ibai Etxebeste Rodrigo - Nahia Arnaiz Tebar - Amalur Arizabaleta Rodriguez eta Oihan Loiti Iraola.
Protagonisten hitzak
Enaitz Garai, Ainhoa Loiti eta Kattalin Linazisororekin hitz egiteko aukera izan dugu. Hiru protagonistak pozik eta itxaropentsu azaldu dira Gasteizko hitzorduaren aurrean.
Enaitz Garai: "Hankak lurrean baditugu ere, itxaropentsu eta lan ona egiteko gogoz goaz Gasteizera".
Zein gai jorratu duzue proiektu zientifikoan? Teknologia eta biologia landu ditugu gure proiektuan. Espazioan baratze bat landatzea posible dela erakutsi nahi izan dugu, bereziki jenjibrea landatzeko. Izan ere, jenjibrea espaizoko gaitzari aurre egiteko botika naturala izan daiteke. Espaizoko baratzea material bereziarekin egingo genuke.
FLL Euskadiko kanporaketaren aurretik Arrasaten jokatutako microFLL MONDRAGON Innobasquen ere parte hartu zenuten. Nolakoa izan zen? Oso esperientzia positiboa izan zen Arrasatekoa eta sekulako giro ona izan zen, dena oso ondo antolatuta, eta zuzeneko emanaldiarekin gainera. Gasteizen, berriz, milatik gora lagun batuko gara eta itzela izango da.
Itxaropenik bai Espainiako txapelketara iristeko? Itxaropena bai baina hankak lurrean izanda. Arrasaten hirugarrenak izan ginen, naiz eta ordukoa konpetitiboa ez izan. Gauzak ondo eginez gero Espainiakora sailkatzeko aukera izango dugu.
Ainhoa Loiti: "Arrasateko esperientziak Gasteizko kanporaketa ondo prestatzeko balio izan zigun".
Zein gai jorratu duzue proiektu zientifikoan? Gaur egun, grabitatearen eraginez, ezinezkoa da harreman sexualak edukitzea espazioa eta gure proiektu zientifikoak soluzioak eskaini nahi dizkio arlo horri. Kapsula eta jantzi bereziak diseinatu ditugu etorkizunean harreman sexualak posible izan daitezen espazioan. Hain justu ere, etorkizunean badirudi espazioan bizitzea posible izango dela.
FLL Euskadiko kanporaketaren aurretik Arrasaten jokatutako microFLL MONDRAGON Innobasquen ere parte hartu zenuten. Nolakoa izan zen? Asko lagundu zigun Arrasateko mikroFLLak. Ez genuen uste horren muntaia handia izango zenik eta asko dibertitu ginen, benetan egon zen ondo. Eta noski, Gasteizko kanporaketa ondo prestatzeko balio izan zigun.
Itxaropenik bai Espainiako txapelketara iristeko? Bai noski. Ikusi beharko da, baina badugu itxaropena Espainiako txapelketara sailkatzeko.
Kattalin Linazisoro: "Teknologia eta biologia landu ditugu proiektu honekin".
Hilabete dezente daramazue lanean, eta dagoeneko iritsi da Euskadiko txapelketara joateko ordua. Nolakoa izan da prestaketa lan guztia? Prestaketa guztiak lehenengo mugarria mikroFLL MONDRAGONen izan zuen. Oso ondo egon zen eta lan dotorea egin genuen, gainera oso aberasgarria izan zen Gasteizko kanporaketa prestatzeko. Uste dut Euskadiko kanporaketan puntuaketa hobea lortuko dugula eta guretzat sekulako erronka izango da.
Zer da FLL proiektutik gehien gustatzen zaizuna? Teknologia eta biologia lantzeko aukera eskaini digu eta oso proiektu interesgarria da. Gure taldeari zientzia eta teknologia arloak asko gustatzen zaizkigu eta FLLk aukera eman digu hori guztia garatzeko.