Irakurriena
- 1. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 2. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 3. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 4. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 5. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 6. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
Arizmendi Ikastolako bi talde Euskadiko First Lego League kanporaketan izango dira
Otsailaren 10ean, hurrengo zapatuan, izango da aurtengo First Lego League-ren EAEko kanporaketa.

Gasteizko Europa Biltzar Etxean jokatuko da egun osoz First Lego League lehiaketako Euskadiko kanporaketa , eta bertan izango dira Arizmendi Ikastolako berrogei bat ikasle, lau taldetan banatuta. Aurtengo helburua da, Hydro Dynamics erronkaren bitartez, ikasleek uraren giza zikloaren inguruan ahalik eta gehien ikastea (ura non eta nola aurkitu, garraiatu eta modu egokian erabili).
Proiektuaren garapena
Lau eremutan jorratu beharko dute proiektua: roboten froba, proiektu zientifikoa, talde lana eta robotaren diseinua. Aste hauetan, ikasleak fin-fin ari dira azken lanak, frogak eta bestelakoak egiten. Aurten, beste urte batzuetan bezala, teknologiako irakasleak ez ezik, kanpoko laguntzaileak ere izan dituzte, hala nola Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan diharduten Robotika eta Automatizazioko ikerlaria (Nestor Arana) eta Ikerlaneko kideak (Ion Etxebarria eta Eneko Perez).