Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Arizmendi Ikastolako abesbatzakoak Alemaniara
Gaztelupeko eta Almeneko DBHko abesbatzako ikasleak eta DBH3-4 eta batxilergoko alemaneko ikasleak dira bertan egongo direnak Bigarren Hezkuntzako June Anduaga, Rakel Murgiondo, Argiñe Berastegui eta Edurne Balzategi irakasleekin batera. Iaz Espainiar estatuan zehar ibili zen Christophorus-Kantorei abesbatza, eta, Euskal Herritik pasatu zirenean, gure bailaran egin zuten hiru egun. Orain buelta dator, eta iaz haiekin batera Arrasateko parrokian abestu zutenek igande honetan bertako eskolan kantatuko dute hango abesbatzarekin. Oihan beltzaren inguruan dago Altensteig eta, besteak beste, Friburgo, Heidelberg eta Colmar hiriak bisitatuko dituzte. Rakel Murgiondo ikastolako abesbatzaren zuzendaria izan da ekimena martxan jarri duen irakaslea June Anduaga alemaneko irakaslearekin batera. Hezkuntza ez fomalaren barne abesbatza eskaintzen zaie Almen eta Gaztelupeko ikasleei eta ikasturte honetan LMH 1. mailatik DBH 4. mailara 100 ikasle inguru ari dira kantu zaletasuna lantzen.