Arizmendi Ikastolak "Konfiantzaren pedagogia" liburua aurkeztu du

Liburua hezkuntza arloan diharduen edozein profesionali eta hezkuntza gaien inguruan interesa duen gurasoei zuzenduta dago.
2016/01/12

Gaur, urtarrilak 12, aurkeztu du Arizmendi Ikastolak "Konfiantzaren pedagogia: Arizmendi ikastolako markoa" Aretxabaletako Basabeazpi ikastolan. Bertan izan dira: Aitziber Arregi, Ikastolako lehendakaria; J. Iñaki Etxezarreta, Ikastolako zuzendaria; Amaia Antero, Berrikuntza Pedagogikoaren zuzendaria; eta Eli Villar, irakaslea eta liburuaren ilustratzailea.

Konfiantzaren pedagogia liburua

Ikastolako zuzendaria den Iñaki Etxezarretak aipatu du "Arizmendi Ikastolak konfiantzaren pedagogia terminoa berea du, edukiz bete du eta bizitza osorako lelo gisa eskaintzen dio leintz bailarari, Euskal Herriari, mundu osoari".

Arizmendi Ikastolaren markoa

Amaia Anterok laburtu ditu liburuaren helburu eta ezaugarri nagusienak. Horrela, aipatu du liburua hezkuntza arloan lanean diharduen edozein profesionali zuzenduta dagoela eta baita gai honen inguruan interesa duen gurasoei.

Konfiantzaren pedagogia liburua

Hizkuntza erregistro errazean idatzi da, modu didaktiko eta aktiboan. Liburuak lau gai lantzen ditu: hezkuntza eraldatzeko beharra, konfiantzaren pedagogiaren kontzeptua eta esku hartzeko eremuak; konfiantzaren pedagogiaren oinarri teorikoak; eta konfiantzaren pedagogia garatzeko baldintza pedagogikoak.

Pedagogiaren ikuspuntutik

Konfiantzaren pedagogiaren oinarrian pertsonaren gaineko ikuspegi jakin bat dago, eta ikuspegi horretatik eraiki du Arizmendi Ikastolak pedagogia. Pertsonari pertsona oso izaten eta zoriontsu izaten laguntzea helburu duen pedagogia. Pertsona ikusteko modua, pertsonarekiko jarrera eta jokaera jakin bat daude, beraz, pedagogia horren oinarrian.

Aurkezpenaren argazki gehiago hemen.

Irakaskuntza