Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Arizmendi Ikastolak eskerrak eman nahi dizkie Iparraldeko Arberoa Ikastolaren alde kalera irten ziren herritarrei
Ostiralean Behe Nafarroako Arberoa Ikastolari babesa emateko ekimena gauzatu zen “Sua itxungi elkartasuna ixotu” lelopean Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Arrasaten. Urriaren 28ko gauean sutea izan zen Behe Nafarroako Donamartiri herrian kokatzen den ikastolan. Hala, herri dinamika bat matxan jartzea erabaki zuen Arizmendi Ikastolak Leintz Bailarako aipatu hiru herrietan.
Ehunka herritarrek parte-hartu zuten Arizmendi Ikastolak antolatutako ekimenean
"Elkartasun ekimen ederra burutu genuen komunitatean, ikasle, irakasle eta gurasook bat eginda, eta herritarrei ekarpena egiteko aukera zabalduz. Mila esker posible egin zenuten guztioi!" adierazi dute Arizmendi Ikastolatik.