Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Arizmendi Ikastolak bikaintasun eta berrikuntza saria jaso du
Iragan astean egin zen sari banaketa ekitaldia Madrilen. Bertan, Arizmendi Ikastolak Bikaintasun eta Hezkuntza Berrikuntza Ziurtagiria eskuratu zuen.

(IDEI) erakundeak, Bikaintasun eta Berrikuntzarako Irakaskuntza Institutuak, ziurtagiria eman dio Arizmendi Ikastolari, Berrikuntzaren arloari dagokiona. Ekitaldia iragan astean egin zen Madrilen, eta Arizmendi Ikastolako Aitor Elizaranek jaso zuen saria IDEIko ordezkarien eskutik. Hala, azken urteotan konfiantzaren pedagogian Arizmendi Ikastolak eginiko bideak saria eta aitortza berria jaso du.