Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Arizmendi Ikastolak antolatutako udalekuetan 585 ikasle ari dira parte-hartzen

Aurten 585 haur eta gazte
Aurten ikastolako udalekuetan 585 ikasle izango dira, eta horiez gain beste hainbatek ere parte hartuko dute, izan ere, monitoreak batxilergoko ikasleak dira, monitore eskolakoak, eta hainbat ikasle ohi ere bai. Ikasle txiki eta gazteen gidaritza eta zaintza lanetan ia ehun gazte izango dira. Adinaren araberako udalekuak egiten ditu Arizmendi Ikastolak eta bakoitzaren berezitasunaren araberako ekintza eta jarduerak antolatzen ditu. Oro har, goizak euskararekin eta kulturarekin lotutako ekintzak burutzen ematen dituzte eta arratsaldeak, kirola, aisialdi eta ur-jardueretan.
Bertan ere udalekuak, udaleku irekiak
Hil honetan, bestetik, Haur Hezkuntzakoentzako udaleku irekiak antolatu ohi ditu azken urteotan ikastolak. Aurten, Basabeazpi, Jose Arana, Umezaintza eta Uribarriko guneetan 6tik 10era izango dira, eta 250 ikasle inguruk eman dute izena.