Irakurriena
- 1. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 2. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 3. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 4. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 5. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 6. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
Arizmendi Ikastola-Ikerlan taldea, First Lego Leagueko Espainiako finalera

Arizmendi Ikastola-Ikerlan izeneko taldea DBHko laugarren mailako Arrasateko zortzi ikaslek osatzen dute: Andoni Atxa, Aitor Axpe, Odei Bouzon, Xabier Mujika, Joseba Ormaetxea, Peru Rozas, Markel Uribarren eta Gaizka Iturriotz. Eta beraien tutorea Teknologiako irakasle Iñaki Agirrebengoa da.
Ikasturtearen hasierarekin batera hasi zen lanean zortzikote hau eta lego piezekin egindako errobota diseinatu zuten. Proba desberdinak gauzatu ahal izateko palak, esfera birakariak, besoak eta beste hainbat elementu gehitzen joan ziren. Proba bakoitza ikaste prozesuarekin lotutako balio bati lotzen ahalegindu dira. Entsegu ugari egin dituzte, Teknologiako eskolatan eta aisialdi denboran.
Errobotaz gain, proiektu zientifikoa ere garatu dute eta pianoa jotzen ikasteko proiektua diseinatu dute.
Arizmendi Ikastola barruko txapelketa irabazi ostean, Euskadikoan hirugarren postua lortu zuten eta datorren astean Tenerifen Espainiako Estatuko txapelketan lehiatuko dira.
Ordura arte entseguak egiten eta ezarritako denboran ahalik eta puntuazio gehien ziurtatzeko lanean ari da taldea buru-belarri.