Irakurriena
- 1. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 2. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 3. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 4. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 5. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 6. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
Arizmendi Ikastola, Estatuko 30 eskola berritzaileenen artean

Aste honetan Estatuko 30 eskola berritzaileen zerrenda argitaratu du eta Arizmendi ikastola da horietako bat. Hauek dira Arizmendi ikastola zerrenda esklusibo honetan egoteko medio digital honek ematen dituen argudioak:
“Eskola honen helburua bizitzako egoera guztiei erantzuten dakiten pertsonak garatzen laguntzea da. Horretarako, hautu pedagogiko nagusia Konfiantzaren Pedagogia izan da: egitasmo pedagogikoak helburu indibidualak eta kolektiboak lortzeko garatutako hezkuntza-praktikak jasotzen ditu.
Arizmendiren berrikuntzaren oinarrietako bat IKTak eremu guztietan erabiltzea izan da: arlo akademikoan, pedagogikoan, komunikatiboan eta sozialean. Horrela, helburua da ikastolako etaparen amaieran ikasleak gaitasun handiagoa izatea arlo guztietan, eta herritar digital arduratsua izatea. ”
Eskerrik asko Educación 3.0-ri errekonozimendu honengatik eta bihotzez eskerrak Arizmendi ikastolako irakasle, profesional, familia, ikasle eta laguntzaile guztiei Estatuko ikastetxe berritzaileenetako bat izatea ahalbidetzeagatik.