Arantzazulab-ek ikerketa-programa zehaztu du hiru euskal unibertsitateekin batera

UPV/EHUko, Deustuko eta Mondragon Unibertsitateko 40 ikertzaile bildu ditu Gandiaga Topagunean, beren jarduera-eremua zehazteko. Lau arlo jorratuko ditu nagusiki: Demokrazia, Ongizatea, Bizikidetza eta Lana.
Card image cap
2021/07/01

Arantzazulab-ek bere aurkezpen ekitaldia egin eta hiru hilabetetara historikotzat jo daitekeen lan saioa antolatu du Arantzazulab-ek Euskal Herriko Unibertsitateko, Mondragon Unibertsitateko, eta Deustuko Unibertsitateko 40 ikertzailerekin. Mintegiaren helburua da, batetik, gizarte erronken inguruko ikerketa joera nagusiek gure herrian sortzen dituzten galderen inguruan eztabaidatzea; eta bestetik,  datozen urteetarako laborategiko ikerketa edukiak zehazteko hausnarketa lankidetzan egitea.

Hala, Arantzazulab topaleku bihurtzen da —hiru euskal unibertsitateek hartzen dute parte bertan—, elkarlanean ikertzeko. “Helburua ikerketa berritzaileak sustatzea da, guztion artean ditugun erronka sozial global eta konplexuei buruzko hausnarketa bultzatzeko” esan du Naiara Goiak, Artantzazulab-eko zuzendariak.

Lau ikerketa-eremu

Hasiera batean, Arantzazulab-ek unibertsitateei proposatu dizkien lau ikerketa-eremu handitan jarri du arreta: Demokrazia, Ongizatea, Bizikidetza eta Lana. Hurrengo pausoa hurrengo urteetarako ikerketa-plan zehatz bat diseinatu eta abian jartzea izango da. Plan hori hiru unibertsitateek gauzatuko dute, Arantzazulabek gainbegiratuta.

Hurrengo pausoa hurrengo urteetarako ikerketa-plan zehatz bat diseinatu eta abian jartzea izango da. Plan hori hiru unibertsitateek gauzatuko dute, Arantzazulabek gainbegiratuta.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa