Enpresentzako neurrira egindako soluzioak, zerbitzuak eta produktuak, prestakuntza- eta hizkuntza-lerroan
Irakaskuntza unibertsitate zentroa
Irakurriena
- 1. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 2. Orbik Cybersecurity, kooperatiba bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 3. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 4. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 5. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 6. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 7. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 8. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 9. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 10. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
Arabako Foru Aldundiak MONDRAGON Mexiko Unibertsitatea bisitatu du
Ramiro Gonzalez, Arabako Diputatu Nagusiak Mexikora egindako bidaiak MONDRAGON Mexiko Unibertsitatean izan du hitzordu nagusietako bat. Latinoamerikako talentua erakartzeko estrategia du abian Aldundiak eta MLAKOOPek garatutako soluzioak tresna erabilgarriak dakartza horretarako: profesionalen perfilen definiziorako, ebaluaziorako eta erakarpenerako prozesu bateratua eskaintzen baitu; eta behin kontratazioa eginda, Euskal Herrian ere garatzen den jarraipen sistema bat.
MLAKOOPen zuzendari nagusi Idoia Mujikak talentuaren erakarpenerako Arrasateko kooperatibak enpresekin garatu ohi duen harreman estua azpimarratu zuen: “MLAKOOPen eskarmentu handia dugu, ez bakarrik enpresentzako irtenbideak definitzen, baita haiek ezartzeko laguntzen ere. Gaur egun, 400 enpresa-bezero ditugu, %90eko fidelizazio-tasarekin. Aliantzak sortzen ditugu, gure bezeroei beren erronkak erdiesten laguntzeko. LATAMeko Talentu Profesionala erakartzeko negozio berri hau sortu dugu, zerbitzu bat gehiago da lehendik esperientzia zabala baitugu, enpresa-estrategiekin bat etorriz, euren lan-jardueraren garapenean pertsonak prestatzen eta kualifikatzen. Ildo horretan, Arabako Foru Aldundiaren Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntza Sailarekin harremanak estutzen jarraituko dugu, LATAMeko talentu profesionala erakartzeko”.
Mexikon, eta bereziki Queretaro inguruan, dagoeneko badauden enpresa arabarren zein Euskal Herritik Mexikorekiko interesa dutenen arreta piztu du MLAKOOPen tresnak.
Arturo Alvaradok, UMx-eko errektoreak, bisitaren balioa azpimarratu zuen: “Atsegin handiz hartu dugu Arabako Aldundia eta Euskadi eta Mexikoren arteko harremanak estutzen jarraitzeko balio izan du; UMx-etik masterreko ikasleak aktiboki MUra gerturatzeko eta MLAKOOPekin aliantzan dauden profesionalak erakartzeko ere bai”.
Arabako Diputatu Nagusiarekin batera, Saray Zarate, Garapen Ekonomiko eta Jasangarritasunerako foru diputatua ere bertan egon zen.