Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Antxon López Usoz, IK4-Ideko zentroaren lehendakari berria
Fabrikazio aurreratuan erreferentzia izaten jarraitzea izango da helburua.

López Usoz lehendakari berriak bere ibilbide profesionalaren zati handiena Danobatgroup taldean egin du eta funtzio desberdinak bete ditu bertan, besteak beste IK4-Ideko zentroaren eta Danobat Railway Systems-eko zuzendari-gerentea.
Lehendakari berriak berrikuntzarekin loturiko proiektuak landuko ditu, orain arte bezala, zentroa fabrikazio aurreratuan erreferentzia izaten jarraitzeko.
Modu berean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2020 Planaren baitan jasotzen diren hildo nagusiekin bat dator zentroa eta aurrera begira RIS3 araudiaren aplikazioa aztertuko du.