Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Jarraitu zuzenean Ane Irazabal kazetariaren hitzaldia
Arizmendiarrietaren Eguna ospatuko du bihar Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan –Loramendi 4, 5001 ikasgela–, 19:00etan, Ane Irazabal arrasatear kazetariaren hitzaldi batekin. Irazabalek azken urteotan Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Europako errefuxiatuen eta migrazio fenomenoen dramatismoa aztertzen jardun baitu.
Hitzaldiaren izenburua izango da: “Pertsonak, titularren gainetik”, eta horren laburpenetik jasotzen dugu kazetariak berak dioena: “Humanismoak eta enpatiak garrantzi handia dute albiste bat jorratzerako orduan”.
19:00etatik aurrera zuzenean TUlankide.com agerkarian
TUlankide.com agerkariak zuzenean eskainiko du Ane Irazabalen hitzaldia. Arratsaldeko 19:00etan, hitzaldiaren hasierarekin konektatuko du zuzenean Tulankidek.