Irakurriena
- 1. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 2. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 3. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 4. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 5. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 6. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
Andoni Saez de Ibarra Ikerlaneko ikertzaileak saria jaso du

Atzo egin zen aurrenekoz ekitaldia eta bertan BRTA, Basque Research & Technology Alliance sarearen parte diren ikerketa zentroetan lanean diharduten sei ikertzaileeren lana saritu zen. Energia arloan lanean diharduen Andoni Saez de Ibarra doktorea izan zen sarituetako bat. Andoni Linkedin-eko bere kontua adierazi duenez "ohore bat da aitortza hau jasotzea, izan ere egunero egiten dugun ikerketa lana aitortzen du".
"Ohore bat da aitortza hau jasotzea, izan ere egunero egiten dugun ikerketa lana aitortzen du"
Era berean, ez zuen Ikerlan ikerketa zentroa ahaztu nahi izan, "nire familia baita eta nire ikerketa garatzeko aukera eman didan etxea", eta BRTA-Basque Research & Technology Alliance "sari banaketa ekitaldia antolatzeagatik".
Ekitaldian beste bost ikertzailek ere sariak jaso zituzten. Ibilbidearen kategorian hiru aitortza banatu ziren: Ohiana Otaegui (Vicomtech), Damien Salle (Tecnalia) eta Iñigo Iturriza (Ceit), ibilbide luze eta oparoagatik. Etorkizuneko Ikertzaileak kategorian, sarituak Marine Reynaud (CIC energiGUNE) eta Eneko Osaba (Tecnalia) izan ziren.
Zorionak danoi!