Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
Andoni Mujika hil da, kooperatibista eta euskaltzalea
"Badakit kooperatibismoa ez dela paradisua. Baina niretzat beste eredu batzuk baino hobea da eta, gainera, egingarria. Konbikzio horretatik uste dut kooperatibismoak Euskal Herriko eremu ekonomiko eta sozialean protagonismo askoz handiagoa hartzea (daukan presentziarekin ez konformatzea), herri txiki batentzako, eta kooperatibismoaren etorkizunerako ere bai, arras estrategikoa dela. Erronka ez da makala, eta urratsez urrats joan behar da". 2017an idatzi zituen hitz hauek, Berrian. Maiz idazten zituen Andoni Mujikak artikuluak aipatu egunkarian.
Durangoko Kurutziaga eta Ibaizabal ikastoletako zuzendaria izan zen eta baita Arizmendi Ikastolako lehendakaria ere.
Durangarra, Debagoienera etorritakoa, egun Eskoriatzako Mazmela auzoan bizi zen. Durangoko Kurutziaga eta Ibaizabal ikastoletako zuzendaria izan zen eta baita Arizmendi Ikastolako lehendakaria ere. Besteak beste, iaz, Fagor Automationeko historia jaso eta aurkeztu zuen, liburu eta bideoan, eta Arantzazu auzoko Gomiztegi Artzain Eskolan ari zen lanean, zuzendaritzan. Azken unera arte bertan aritu da lanean.
TUlankide aldizkariak ere beti prest eta gertu sentitu izan du Andoni, eta behin baino gehiagotan izan da gure aldizkariko elkarrizketa zein erreportajeetako protagonista.
Euskalgintzan, herrigintzan, kooperatibismoan...
Asko ziren Andoni Mujika Ulaziaren ezaugarriak. Asko ziren hark eginiko edo eta martxan jarritako egitasmoak. Horietako sei ardatz aukeratuz gero, Andoni bazen euskaltzalea eta Euskalgintzan hamaika egitasmotan aritutakoa. Herrigintzan, kooperatibismoan, Ikastolen arloan, interkooperazio eta garapen kooperatiboan (ipar-hego), artzantzan eta baita baserrigintzan ere hamaika lan eginikoa zen.
Azken agurra senide artean egingo diote, eta aurrerago, oraindik zehaztu gabeko datan, lagun eta senideek omenaldia egingo diote Andoniri. Gugan bego Andoni Mujika Ulazia!