Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Amazon-en Espainia iparraldeko partner nagusi lez posizionatu da LKS Next

LKS Next-ek sekulako esperientzia du Cloud aplikazioen modernizazioan, IoT arloan eta Data & Analytics eremuan, enpresa industrialentzat zein zerbitzu enpresentzat erreferentzia arrakastatsuak garatzen dituelarik. Cloud, IoT, IA eta RPA arloetan diharduten lan-talde espezializatuek ziurtagiri ezberdinak dituzte lainoko teknologien aplikazioan, bereziki Amazon Web Services enpresarentzat diharduten arkitektu eta garatzaileek. LKS Next-etik apustu irmoa egin da 'Solution Architect' eta 'Data & Analytics' arloetan diharduten perfilak erakartzeko eta formatzeko.
Gaur egun 650 lagunek osatzen dute LKS Next taldea. Guztien artean, Espainia iparraldeko partner erreferente bilakatu dute enpresa eta Estatuko 100 onenen artean kokatu dute
AWSrentzat garatutako soluzioen ezagutza eta esperientzia horren guztiaren ondorioz bezeroaren bizitza ziklo osoa bermatzen da, soluzio espezifikoak sortzen direlarik Lamassu IoT modukoak edo eta IoT industrialen dispositiboen segurtasuna eta identitatearen gestioa eskaintzen dituena. Era berean, LKS Next-ek Amazon Web Services-ek antolatutako ebentoetan parte hartzeko aukera izan du, AWS Summit-en esaterako. Cloud teknologian espezialistak diren profesionalen bilkura da AWS Summit eta LKS Next-eko taldea bi egunez izan zen bertan.
Gaur egun 650 lagunek osatzen dute LKS Next taldea. Guztien artean, Espainia iparraldeko partner erreferente bilakatu dute enpresa eta Estatuko 100 onenen artean kokatu dute. Taldeak behin eta berriro erakusten du soluzio aurreratuak eta TI arloan pertsonalizatuak garatzeko gaitasuna, edozein enpresentzat.