Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Altsasuko kooperatiba ezagutuz
- Kokapena: Altsasu, Nafarroa.
- 2010eko salmenak: 412.000 euro.
- Langilegoa: 22 langile
- Jarduera: Balbula bereziak.
Aurrekariak 2009ko irailean Isphording enpresa borondatezko administrazio konkurtsalean sartu zen eta, Sakanan egoera ekonomikoa nahiko larria zela ikusita, langile talde batek Nafarroako Gobernuari laguntza eskatu zion, urrian bertan. Ondoren, ANeL, “Asociación Navarra de empresas laborales” elkartearen bidez, egoera hartatik irten eta proiektu berri bat garatzeko aukerak aztertu zituzten. Horrela, 2009ko abenduan Copreci kooperatibarekin jarri ziren harremanetan, eta bideragarritasun plana burutu zen. Bertan jasotzen ziren aukerak aztertuta, 2010eko maiatzaren 27an sortu zen Altsasuko kooperatiba. Gaur egun kooperatiba mistoa da, langile bazkideek %49ko partaidetza dute; eta Coprecik, Mondragon Inbertsioek eta Osagaien Dibisioak %51. Jarduerari dagokionez, hasierako planteamenduan bi helburu jasotzen ziren: alde batetik, Coprecirentzat osagaiak egitea, eta bestetik, Isphording zaharrak egiten zituen gama altuko industri egosketarako osagaiak egitea.
Helburu estrategikoak Lau erronka estrategiko zehaztu dituzte: Coprecik duen gestio sistema integratua ezartzea; etxeko egosketan gama altuko osagai berezien eta industri egosketaren erreferente bilakatzea; lehendik Altsasukon zuten ezagupena aprobetxatuz produktu berriak garatzea; eta Copreci Taldeari balio gehigarria ematea. Lau erronka horien bitartez, hazkunde erritmoa azkartzea eta langileen motibazio maila mantentzea lortu nahi dute.
Copreciren filiala izanik, antolaketa kooperatiboa eta Copreciren kultur eredua ezarri nahi da Altsasukon, eta helburua 2012rako Copreciren beste edozein filialek bezala funtzionatzea da, Txekia, Brasil edo Turkiako planten antzera. Horretaz gain, helburuen artean jasotzen den bezala, proiektua Sakanan bertan garatzea nahi da, bertako jendearekin, inguruaren garapenean lagunduz.
Produktuak eta merkatua Negozio aldetik, bi arlo bereizten dituzte: Altsasukotik bezeroei zuzenean saltzen zaizkien iturri eta balbulak, eta Coprecira bideratzen dituzten amaitu gabeko osagaiak. Salmenta osoaren %9 Coprecira bideratu diren osagaiak izan dira, eta gainerako %91, berriz, Altsasukok zuzenean saldu dituen produktu amaituak. Merkatua kontuan hartuz, gaur egun hiru merkatu nagusi bereizten dira: Ipar Amerikan gama altuko iturriak eta egosketa industrialeko osagaiak saltzen dituzte; europa erdialdean egosketarako balbula bereziak; eta erresuma Batuan egosketa industrialeko osagaiak. Eta bezero garrantzitsuenak izan dira: Imperial, Hobart, Viking, Falcon… oro har, Isphording zaharraren bezeroak eta alemaniar etxearen itxieraren ondorioz hornidura ordezkorik gabe geratu zirenak.
Etorkizunerako gakoak Dagoeneko eman dituzte lehendabiziko pausoak gaur egun dituzten bi negozio horiek dibertsifikatzeko, batik bat Altsasuko negozioa. Horrekin batera, merkatua, bezeroak… aldatzen joango dira. “Aurtengo aurreikuspenen arabera, pasa den urteko bezeroez gain, Copreci Taldeko bezeroak gehituko ditugu gurera, esate baterako, Bosch, Whirlpool, Ge, Mabe, etab.”, dio eneko Gorostidi gerenteak. Horretaz gain, 2012rako sistema egiaztatuta izatea espero dute, AeNOReko hainbat ziurtagiritako auditoriak gainditu ondoren.
Aurrera begira, salmentak eta emaitzak gora doazen heinean, makina eta tresneria berria erosteko inbertsioak egitea espero dute, Coprecik egosketa
osagaien sektorean mundu mailan duen lidergoa sendotzen laguntzeko, serie motzeko osagaien fabrikazioren eskutik.