Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Alfonso Gorroñogoitia hil da, Esperientzia Kooperatiboaren sortzaileetariko bat
Ulgor, lehen kooperatibaren bost sortzaileetariko bat izan zen. Bere aldeko hileta elizkizuna astelehenean, hilak 9, arratsaldeko zazpietan, San Juan Bataiatzailea parroki elizan.
Alfonso Arrasaten (Gipuzkoa) jaio zen, 1924ko urriaren 25ean. 1942an, 15 urterekin, Unión Cerrajera de Mondragon-en sartu zen aprendiz bezala, eta lau urte beranduago bukatu zituen Maisu Industrial Mekaniko ikasketak. Union Cerrajeran Elektrizitatea saileko arduradun ofiziala izan zen.
1952an Peritu Industrial Elektrizista titulua lortu zuen, Arrasateko Eskola Profesionalean ikasi ondoren eta Zaragozako Peritu Eskolan azterketa eginda.
1955ean, Acción Católica-ko beste ikaskideekin batera eta Jose Maria Arizmendiarrietak bultzatuta, gaur ezagutzen dugun Arrasateko Esperientzia Kooperatiboa garatzen hasi zen. Bera izan da, hain zuzen, esperientziaren aitzindarietariko bat eta berari dedikatu dio bere bizitza profesionala.
Alfonsok garatu zituen lehendabiziko kooperatiba haietako estatutuak eta arau gehienak.
1959an Talleres Ulgor delakoaren lehendakaritza hartu zuen eta kargu hori bete zuen 24 urtetan gainera. Ondoren, Caja Laboral Popular entitatearen lehendakaria izendatu zuen eta kargu hori bete zuen 1989 urterarte.
Horrez gain, Fagor Taldeko lehendakaria izan zen 1965 eta 1989 artean, eta Mondragon Talde Kooperatiboaren lehendakaria izan zen 1984 eta 1989 artean. Era berean, Erkide-Euskadiko Kooperatiben Federazioko lehendakaria izan zen eta baita CEPES eta COCETA-ko partaide, eta Iparlat-eko kontseilari.
Aitorpenak
Maiatzean, Ormaetxea eta Gorroñogoitiak omenaldia jaso zuen Arizmendiarrietaren Lagunak elkarteak egin zuen Batzar Orokorrean.
Bere bizitza profesionala luzea eta sakona izan denez, hainbat aitorpen jaso ditu. Hala nola, ASLEk emandako Ekonomia Sozialeko Txemi Merra saria jaso zuen; Gipuzkoako Ditupazioak emandako Urrezko Domina, eta baita Juan Pablo II-ak emaniko Gran Cruz de la Orden de San Silvestre delakoa ere jaso zuen.
Horrez gain, Alfonso Arrasateko Juventud Deportiva izena zuen elkartean lehendakaria izan zen eta "Proyecto Hombre" egitasmoan hartu zuen parte. Acción Católica-ko batzarraren kide ere izen zen.
Fededun handiko pertsona zen eta sarritan Jose Maria Arizmendiarrietaz galdetuta, aipatzen zuen, beste fazeta guztien aurretik bera "apaiza" zela.
Arlo pertsonalean, Alfonso Purita Iturberekin ezkondu zen eta hiru seme eta alaba bat izan zituen.
Edozein modutan, gizon zintzo, kooperatibista eta langile bezala gogoratuko dugu.
Agur eta ohore Alfonso!