Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Alemaniako Christophorus Kantorei gazte abesbatza Debagoienean izango da Arizmendi Ikastolak gonbidatuta
Arizmendi Ikastolako abesbatzak eta alemanierazko ikasle eta irakasleek antolatuta, Alstenteig herriko abesbatza Debagoienean izango da maiatzaren 24tik 26ra. Bailarako eta Euskal Herriko txokoak ezagutzeko aukera izango dute astelehenean, eta horren aurretik kontzertua eskainiko dute igandean, 20:00etan, Arrasateko San Juan Parrokian.

Alemaniako Alstenteig herritik datorren abesbatzaren bisita Arizmendi ikastolako familiei esker gauzatuko da. Arizmendiko Abesbatzako kantarien eta alemanieraz ikasten ari diren ikasleen etxeetan egonaldia egingo dute gazte abesbatzako kideek; eta modu honetan, kantuaz gain ikasleek hizkuntza elkartrukatzeko aukera izango dute.
Abeslari gaztez osatutako abesbatza da, 50 urteko ibilbidean maila bikaina eskaini du taldeak eta Europan zehar egindako biretatik nazioarteko sari asko lortu dituzte. Bigarren hezkuntzako eskola baten sortu zen eta bertako ikasleek osatzen dute Abesbatza.
Igandean bertan, kontzertuaz gozatzeko aukera izango da Mondragoen.